2011-06-23

METAMORFOSIA (II)



Bi aste pasa dira... begiratu ttentte-ttentte jarrita dagoen harrari! Dantzan ari da, dantzaleku polita prestatu du! Bere buruaren baitan zorabiatu eta "txoko txiki txuria" harilkatuz zeta-kapulua osatuko du bere burua kapuluaren barnean lotuz.

Eskuinaldean ikusten diren bi poltsatxo zuri horiek dira kapuluak. Hortik ze aterako den... susmatu... susma dezaket, baina, ez naiz irudikatzera iristen. Etxera iristerako ez ote zaizkit denak hegan ihesi joango!


2 comentarios:

  1. Denbora luzean egon zara desagertuta, eta ni hemen,zetarraren pausuak nondik nora zihoazten, zain. Eskerrikasko erakusleiho berri hau zabaltzeagatik, ia hurrengo bizi aldiak ze itxura hartzen duen. Ongi izan eta muxu potolo bat.

    ResponderEliminar
  2. Guztiak bildu dira euren baitan... guztiak... bat izan ezik... ea bihar-etzi kontatzen dizuedan asteburu honetan ikusi dudana. Muxu bat, pinpilipauxa!

    ResponderEliminar