HITZA: XEXTRA
Bi oilar. Zu eta Ni. Bi begirada gurutzatu. Zurea eta Nirea. Bi belarri mutu. Zuretzako eta Niretzako. Bi ezpainarte gor. Zurekin eta Nirekin. Eta tarte horretan...
... istilua, eztabaida, ezereza eta dena, zerbait hegan joan eta etortzeko biderik gabe. Eta tarte horretan...
... xextra.
AFORISMOA: Nekea begizuloetan atseden hartzen.
Badira
zulo izan gabe itzal bihurtzen diren arrastoak. Badira arrasto izateari
utzi gabe laino trumoitsu bihurtzen diren ekaitzak. Badira ekaitz
lehertu gabeak denborak garrasi bihurtzen dituenak. Badira garrasi
izateko asmorik gabe eztarri urratu bihurtzen diren oihuak. Badira
oihuak isiltasunak mozorro bihurtzen dituenak. Badira mozorroak euren
burua janzteko nekeari tira egiten diotenak.
Batzuetan
etzan egin behar da. Nekeak bertikalean etzaten gaitu eta erori egiten
zaizkigu, begiak, edo atseden orduak, edo zain odolez beteak. Erori
egiten zaigu pisua. Eta zer? Nekeak ere ikas dezala batzuetan atseden
hartu behar dela.
HAIKUA
Hiru ur ttantta
putzu sakon batean
laguntza eske
No hay comentarios:
Publicar un comentario