2014-01-13

ITAKA_AMETS ARZALLUS_2014-1-4


Amets, Ekaitz eta hirurok solasaldiaren ondoren Segura Irratiko estudioetan_2014-1-3
Izara artean argi ttiki bat; piztu eta itzali, piztu eta itzali. Izara artean, iluntasun erabatekoan argi ttiki bat; piztu eta itzali, piztu eta itzali. Izara artean iratxo batek iluntasun erabatekoan argi ttiki bati putz egiten dio eta piztu eta itzali, piztu eta itzali, argiak iratxoaren begi keinukaria dirudi. Izara artean iratxo batek iluntasun erabatekoan argi ttiki bati putz egiten dio eta piztu eta itzali, piztu eta itzali... argiak iratxoaren begi keinukaria dirudi gauaren erdian  izara artean iluntasun erabatekoan. Amets bat horrelako da; iratxo bat keinuka, piztu eta itzali, izara artean, iluntasun erabatekoan. Argi ttiki bat eta argi handi bat; amets bat horrelako da. 



Amets Arzallus -> Txiki-txikitatik eman zuen bertso eskolarako pausoa, etxean ere gertutik bizi izan ditu beti bertsoaren bihurrikeriak. Baloia sarera, pilota txapa gainera eta bertsoa entzuleengana iristarazten trebea. Barrura begira kanpokoa ikustarazten duen bertsolaria, bertso puntu bakoitzean korapiloa ongi estutzen dakiena. Gozoa, umila, entzuleen maitteko. Hendaiarra, Euskal Herriko Bertsolari Txapeldun berria. 2014ko lehen Itaka Saioan Segura Irratian izan genuena. 

Ekaitz eta .Amets galde-erantzunean_2014-1-3


2 comentarios:

  1. Aupa. Hagitz polita iruditu zait. Zorionak, artistak! Laster arte!.

    ResponderEliminar
  2. A zer ezusteko polita, Beñat! Tira... irratiak gerturatu gaitu!! Laster arte! Pozten naiz gustatu izanaz!

    ResponderEliminar