Urtarrilaren 25ean Segura Irratian |
Hori, lehor, bero... eta haizea... haizea hara, eta haizea hona. Hemengoak hara eraman eta hangoak hona ekartzeko. Urtarrilaren 25ean hizki larriz aritu ginen, ikusteko moduan, entzuteko moduan, ordukoak biharamunean ere bidea egiten jarrai zezan. Gaur ere jarrai dezan. Urtarrilaren 25ean hizki larriz; ikusteko moduan, entzuteko moduan... sentitzeko moduan: SAHARA. Hangoak hemen ere arrastoa uzten duelako, asko direlako hara begira daudenak, hango begiradak hemengoekin aberasten dituztenak, eta... asko direlako hangoekin beren osotasunean aberasten direnak.
Patxi, Marimar, Naroa, Lurdes, Remi, Xabier, Edde, Iñaki, Argiñe mila esker zuen ahotsei oihartzun bideak zabaltzeagatik!
No hay comentarios:
Publicar un comentario