"Bost zentimetro" idatzi zuen orri zuriaren gainean. Eta leihotik begira jarraitu zuen. Hotz egiten zuen, izotza ekarriko zion ilunak gauari. Argazkia aterako lioke gustura zuritasunaren gardentasunari. Bitxia iruditzen zitzaion beltzak zuria margotzea. "Bost zentimetro" irakurri zuen berriro orri zuriarean gainean, "bost zentitmetro neurtzen ditu argiak itzaletan". Eta leihotik begira jarraitu zuen berriro. "Argia itzaletan ez da ez argi eta ez itzal" esana zion lagun batek aspaldian. Eta ordutik urteak zeramatzan leihotik begira, argia itzaletan edo itzala argitan egoten zen ikertzen, garbi baitzuen argia argiarena eta itzala itzalarena ez zirela. Bost zentimetro neurtzen zizkion zalantzari argia itzaletan zalantza huts baino ez zela konturatu zenetik. Dardara iheskorra zen argia itzaletan, eta dardara iheskor guztiek bost zentimetroko neurria izaten dutenez, bost zentimetrora hurbiltzen zen argiaren bila zebilen. Lotan harrapatu zuen... argia, itzal arteko iluntasunean gauak zenbat neur zezakeen itzalari galdetu zion momentuan.
Itzalak duen argia zukutuz hozka egin genion otsailaren hamaikako saioari Xabier Artola argi-lagun hartuta. "Argi itzalen neurria" (Elkar) liburuaz eta informatikaz eta ipuingintzaz eta Alkizaz eta... irribarre bihurriez hizketan aritu ginen. Besteak beste. Eta besteak beste da argiak bere baitan bildu dezakeen itzal guztia. Hau da, infinitua.
Ezkaratzean Joxe Mari Gabiria izan genuen zain, asto gainean, Ollorako bidea erakusteko prest eta Joxe Goikoetxearekin izotz beltzetan irristan ibili ginen. Azken kantuari Igor Barreroren piano doinuekin eman genion pott, eta hasi, larunbateroko lagun handiaren ahotsarekin hasi genuen saioa, Patxi Ezkiagarekin.
Saioari hozka egin nahi izanez gero... egin klik!
No hay comentarios:
Publicar un comentario