HITZA: DZIRDZARTADA
Mingainaren zaplasteko bat izan zitekeen, eztarrian trabatutako bihurgunea; edo begiradaren masaileko bat, betileen korapiloa. Eskua bete hizki eta plasta! Eskua bete jolas eta plasta!
Ez dena izateko ere balio dezake halako hitz luze, berezi batek. Jolaserako gogoa duten hitzak dira horrelakoak. Zaplasteko izan behar eta izan nahi ez duten horietakoak. Zaplasteko izatetik laztan izaterako saltoa halako hitzen magiak soilik ematen du.
AFORISMOA: Pipiak jandako sekretuak
Bazen behin aho parean zapi zuri bat jarrita ibiltzen zen (bizilagun bat?). Ezpain arteko korapilo guztiak pinporta gorri bihurtzen zitzaizkion zapi zurian.
Aspaldian zapia gorritu egin zaio. Zapia zauritu egin zaio nahigabe. Zapi zuria zulo handi bat da orain, gordeta egon beharrekoen ihestoki. Inorena ez zena denena bihurtu da. Hori gertatzen zaie galdutako sekretuei.
Aspaldian zapia gorritu egin zaio. Zapia zauritu egin zaio nahigabe. Zapi zuria zulo handi bat da orain, gordeta egon beharrekoen ihestoki. Inorena ez zena denena bihurtu da. Hori gertatzen zaie galdutako sekretuei.
HAIKUA
Izerdi tantak
edalontzi batean
egarrituta
DZIRDZARTADA
ResponderEliminarAhoskatzeko bai hitz zaila! Eskertuko nuke kontsonanteren bat edo beste pipiak jango balizkio.
Eta bokalak oparituko bagenizkio?
EliminarOso ederrak biak: aforismoa eta haikua; majina eskasagoak argitaratzen dira! Zureak, Irati, argitaratzeko asmorik bai?
ResponderEliminarTira saiatzen gara irudimenari tira egiten! Argitaratu? Zuengana iristea lehenengo pausoa da... eta bai... pausoen atzetik ibiltzen jarraitu beharko dugu, ezta? Eskerrik asko, Amesti!
EliminarHitz kilometrikoegia osatuko genuke. Jeje. Segi jolasean!
ResponderEliminarkilometrikoegia... hori bai kilometrikoegia! ;-)
Eliminar