"Beldurtzen garenean, begiek egiten digute klisk eta ahoak egiten digu klask. Eta beldurtzen garenean, ileek egiten digute zizt eta barruak egiten digu zazt. Beldurtzen garenean, dena da ilun eta dena da laino busti. Beldurtzen garenean, itsasoa bihurtzen da lasto mendi.
Beldurtzen garenean, dardara da esku dantza, zirrara da jolas toki eta hotzikara da berogaillu.
Beldurtzen garenean, ikasi beldurra irakurtzen eta akaso, akaso irribarre pusketa bat oparituko dizu zure umoreak. Eta beldurrak."
Zonbiaren baitan Fernando Morillo. Zonbiaren baitan? |
Fernando Morillo -> Ukabilak zeharo itxita jaio omen zen mundura. Ez, ez zegoen haserre, jakin-minez baizik. Gogoko du mitologia, mendian galtzea eta sentitzea gu ez beste zerbait dabilela hor. Azpeitiarra, idazlea eta amets ehiztaria. Sorginen leizeetan barrura sartzen ausartzen den mutila. Gaumin argitaletxearen arduraduna. Itaka saiora "Zonbi bat San Mamesen" liburua aurkeztera etorri zen... (zure baimenarekin Fernando) laguna.
Ontza bat txokolate beltz topatu zuen Fernandok Segura Irratiko estudioko mahai gainean. Ontza bat adiskidetasun topatu zuen Iratik...
Bikaina Fernandok liburuen bitartez gaztetxoak eta hitzaren bitartez entzuleak erakartzeko duen gaitasuna.
ResponderEliminar