2013-01-14

tu beltza-kopeta zuria


HITZA: TU  

E, tu! To, ti-ta erantzuna! Te hondarrak edanez hausnarketan ari naiz. E tu-ka ibiltzen dira napar aixkide maiteak. Naparrez gain, beste norbait ere ariko da akaso, ziurrenik bai, baina, ni napar artean nagoenetik (napar gaztetxo artean?) konturatu naiz e tu-az.  Harrigarria da, hasiera batean amorragarria ere bai, baina, ohitu egiten da bat, eta ohiturak gustua sortzen duen neurrian, azkenaldian barre ere egiten diot e tu-ka hurbiltzen zaidanari. E=Ai, Tu= Zu, Aizu-ka erantzuten diot nik. Eta listurik ez botatzeko esaten diot gero. Tuari zurrut barrura egiteko. Tu-ni-ka hasten gara gero. Eta barre egiten dugu.



AFORISMOA: "Kopeta josi zuen. Ez galdu esperantza esaten zion behin eta berriro bere buruari."

Ez galdu esperantza, ez galdu esperantza, ez galdu esperantza... Memoriak preso hartutako ideia bihurtu zitzaion esperantza, hari artean kateatutako askatasun berdea. 

Esperantza ez zuen galdu. Galdu zuena jostorratza izan zen. Eta burua. 

Orain haria gelditzen zaio, kiloka hari berde.


HAIKUA

Kolore beltza
elurra margotzeko
paper zurian


1 comentario:

  1. Ai, ai, ai ai... Aspaldian ez al gabiltza tua botaz hizkuntzari kopetako gehiegi ematen? Okerrena da lanak izango ditugula zauria behar bezala josten. Aforismoan bezain erraza balitz...Haikua ederra!

    ResponderEliminar