2013-09-03

Bada garaia!!!





Ez dakit blogek lorik egiten ote duten...
... lo-zorrorako garaia uda ote duten...
... ametsak begiak zabalik edo itxita egiten ote dituzten...
... ardiak zenbatzen ote dituzten...
... iratzargailurik behar ote duten...

Ez dakit oilarrek blogak iratzartzeko gaitasunik ote duten...
... blogetako egunsentiak antzematen dituzten...

Ez dakit iraila ote den esnatzeko garairik onena...
... asmo berrieti tiraka hasteko unerik egokiena...

Ez dakit... 
baina bada garaia...
...eta...
saiatuko naiz...
bloga lo-zorroan eror ez dadin,
begiak zabalik amestu dezagun,
blogeko egunsentiak oilarrekin partekatu ditzagun,
...saiatuko naiz
ni neu neure kukurrukuen iratzargailu izaten.

Ze demontre, bada eta garaia!

4 comentarios:

  1. "Gauaren lumez idazten doazen,
    ele ixilak nator kantatzen,
    jainko guztien ateetan deitzen,
    asekaitz noa bizitzan barnatzen..."

    Benitoren "Blogeko ele ixilen balada" ote?
    Ea honelako hitz goxoak entzun
    eta bloga irribarretsu esnatzen den...

    Iraila esnatzekotz egokiena ote?
    Benitok berriz ere ihardetsi:
    "Urdina, itsasoari, irailak eman zion...".

    Edota, Balerdi-Balerdi taldeak aspaldi errana:
    "Iraila da maitea [...]
    hostozko zubi bat daukagu aurrean..."

    Benitoren "Egunsentiaren Ametsetan" ote?

    ResponderEliminar
  2. Eskerrik asko Erlantz! Zure hitzak irakurri ahala Benito somatu dut belarri ondoan kantari. Erabat esnatu nauzu!
    Besarkada bat!

    ResponderEliminar
  3. Kanadatik idazten dizun Josu9 de septiembre de 2013, 1:57

    Bai bada garaia esnatzeko... uda osoa lozorroan igaro eta bat-batean errealitatearekin topo egitea ez da ordea esnatzeko era goxoa, eta bai, badakit zer diodan, uda osoa lozorroan igaro eta bat-batean neure burua munduaren beste puntan, itsasoak eta kontinenteak zeharkatuta, aurkitu ditudalako. Ez da ez modu goxoa, artean galduta zabiltzala, zeure burua irailean aurkitzea!

    ResponderEliminar
  4. Kanadatik idazten duen Josuri zorionak bila ibili beharrik gabe zeure burua aurkitzeagatik! ;-D
    Besarkada estu bat! Atlantikoa ere kabitzen da besarkada horretan?

    ResponderEliminar