2014-05-13

Alaizko mendi ibilaldia 2014



Pablo, Luis, Jon, Juana, Joxe, Ekaitz eta Irati


Larunbatean Etxaguen izan ginen. Sekulako giroaz, lagun arteaz, inguruaz gozatzeko aukera izan genuen. Ipurdikoren bat edo beste hartu nuen, baina, gainerakoan gozoa izan zen, oso gozoa izan zen goiza. Bukaeran ezin hutsik egin: esker oneko bertsoa antolatzaileentzat. Hantxe utzi genuen orritxoa. Unzue mendigaineko postontzian: 


Antolatzaile jardun dutenei 
bihotz-bihotzez eskerra,
txantxangorria, birigarroa,
kukua eta kilkerra,
kantu-kantari aritu dira
alaituz bide bazterra, 
Alaitz, Abrigo eta Unzue,
izan da oso ederra,
alderik alde zukutu dugu
Alaitzeko mendizerra. 


1 comentario: