Txipli eta txapla egiten du errekak. Egiten du salto, eta egiten du irrist. Errekak auzuneko istorioetan, busti gabeko ipuinetan egiten du irrist. Zisti eta zasta egiten du errekak. Egiten du biluztu ingurua eta egiten du belar arteko sekretuen mututasuna kontatu. Errekak emarian-emarian, korapilatutako pausoak gordetzen ditu saskian. Begirada ibiltaria da erreka, etenik gabeko hizketaldi baten zaindari aztia.
Mikel Taberna -> Mendearen ilunabarrean errege eguneko panpinekin aritu zen jolasean, txokolatezko dinamitak eztanda egin eta Alkasoroko bentatik begira jarri zen arte. Kontatzeko begiratu egin behar delako, Mikelek goxo-gozo begiratzen du, goxo-gozo kontatzeko gero. 2013ko martxoan argitaratu zuen "Alkasoroko benta", bere azken eleberria. Irakurlez talde irakurle talde dabil ordutik, irakurleekin solasean, begira ikusitakoak kontatuz. Itakara hurbildu zitzaigun maiatzaren 3an Iruñean bizi den Alkaiagatarra.
No hay comentarios:
Publicar un comentario