Asier Lopez Segura Irratian_2014-5-10 |
Amelingo txirulariari bateria jotzen irakatsi baliote, akaso saguek ez, akaso elefanteek egingo liokete atzetik dantza. Paristik zetorren artistak, jazza, klasikoa eta elektronika... denak nahasian-nahasian korapilatu balitu, munduak oraindik eta koloretsuagoa luke ilunabarra. Ipuinetako musikariek badakite mundua isilik dagoen bitartean, haizeak hosto artean zirri eta zarra egiten duen bitartean, lotarakoan iluntasuna entzuten duten bitartean, ipuinetako musikariek badakite beti egongo dela ipuinari kantatuko dion ahots bat.
Asier Lopez -> Asier Lopezen nortasun agirian jartzen du: abestigilea; edonongoa edo inongoa. Eta punto.
Luze jo zuen solasaldiak, oso luze; baina, elkarrekin pasatako segundo bakoitzak merezi izan zuen. Izugarri gozatu genuen. Eskerrk asko, Asier!
No hay comentarios:
Publicar un comentario