Beruete-Ireber-Arraras-Beruete. Apirilaren 5ean egin genuen ibilaldia. Basaburua. Basoaren burua. Eta buruan mundu bat: zelaiak, hariztiak, pagadiak... Txoko ikusgarria da, lasaia, ongi zaindua, bizi-aztarna ederrak ditu ezkutuan oso ageriko gelditzen den bailara zoragarri honek.
Jauntsarats herrian ateratako argazkia da azpikoa. Hariztiak sekulako altxorra ezkutatzen du: poliki-poliki hiltzen ari den haritz ikusgarria. Hiltzen ari den arren, sekulako bizi-baliabideak eskaintzen dizkie inguruan biltzen diren animalia eta landareei.
Ikusi orduko zuei proposatzeko problema ttiki otu zitzaidan. Lagun on batek, Manexek, blogaren berri izan zuenean eta proposatzen nituen problemak irakurtzean, errealitatearekin lotuagoak zeuden problemak ere asmatzea ederra litzatekeela esan zidan (mila esker Manex, txoko hau aberaste bidean emandako aholkuengatik!). Ba honatx, lehenengoa!
Nire aldamenean arrasto gorri bat dago, lurretik haritzaren lehenengo adarrera dagoen distantzia zehazten duena. Errealitatean 1,5 metro daude lurretik lehenengo adar potolo horretaraino. Eta haritz eder horrek errealitatean 29,1 metro ditu. Galdera hauxe da: argazkiak zer neurri hartu beharko luke haritz osoa ikusi ahal izateko. Hau da, zenbat luzatu beharko genuke argazki hori haritzaren 29.1 metroak ikusi ahal izateko?
Akaso txori bat topatuko dugu Jauntsartsko haritzaren adarrraren puntan, puntaren puntan...
Akaso txori bat topatuko dugu Jauntsartsko haritzaren adarrraren puntan, puntaren puntan...
Nabaria da mendi basoetako zoko mokoeetan sartzea oso gustukoa duzula, ez naiz harritzen, neri ere beste hainbeste gertatzen bai zait; eta aukera dudan guztietan hortxe izaten naiz, zentzumenak adi, esnai, zer entzun, ikusi, dastatuko... zain. Benetan, zoragarria! Irati, haritza potolo horrek ze lodiera, gerria du?
ResponderEliminarMila esker, birtualki bada ere, bidaiatzen jartzeagatik.
Mikel
Hori ere zuen esku uzten dut. Hori bai kalkula dezakezuela, izan ere kabitu da argazkian arbolaren zabalera! Ea zure erantzunik jasotzen dudan Mikel!
ResponderEliminarTales bezala jolasean jarriko gaituzu gu ere orain? Berak iristezina zen piramidearen altuera neurtu zuen, guk existitzen ez den argazkiaren zatia neurtu behar dugu?
ResponderEliminarPistaren bat emango diguzu behintzat? 4cm neurtzen du argazkian lerro gorriak?
r = 150/4 = 37,5
h argazkian = 2910 : 37,5 = 77,6cm
Ongi egin dut? 77,6cm-ko argazkia beharko genuke?
Beñatek ere badu zuhaitzak neurtzen jartzeko asmoa, ikusiko gaituzu agian egunen batean.
Ondo izan
Leire kattagorrien pare abiatu da zuhaitzean gora. Ongi Leire, Tales bezalako maisuak ikasgelan izanda ezin hutsik egin. Pantaila bakoitzak bere neurria du eta... bakoitzak kalkula dezala argazkiak bere ordenagailuan ze neurri hartuko duen.
ResponderEliminarAnimo Edurne! Hartu erregela eta hasi neurriak hartzen! Ez pentsa, matematikari lana lan neketsua da! Baina, gozagarria! Animo!
z errealitatean argazkian
ResponderEliminaru 1,5m 4cm
29,1m x
1,5/29,1 = 4/x x=29,1x4:1,5=116,4:1,5=
=77,6cm izan beharko zituen argazkiak
77,6-10=67,6cm luzatu beharko genuke argazkia
Bikain Andrea! Talesen lagun taldean sartzeko moduan zaude!
ResponderEliminarNor da Tales????
ResponderEliminar0.7178 m-tara dagoela eta argazkian marrak 3,7cm dituela esaten badut oker al nago?
ResponderEliminar89,5 cm gehitu behar zaizkio argazkiari aritz osoa agertzeko
ResponderEliminarAi Andre! Asko ikasi beharrean zaude oraindik! ;·D
ResponderEliminarBihar hitz egingo dugu pittin bat Talesi buruz! Bihar arte!
Josu zure ebazpena, zure erantzuna ez dut oso ongi ulertzen. Azalpen txikiren bat ematerik bai? Zer moduz zaude? Sendatu zara?
ResponderEliminarXabi, zure erantzuna hurbildu da erantzunera, baina, emaitza hori nondik atera duzun azaltzerik bai?
ResponderEliminarNi guztiz sendatua baina eztarria oraindik ez daukat guztiz sano.
ResponderEliminarEbazketaren inguruan esango dizut bire ordenagailuan marra gorriak 3.7 cm dituela. Noski beste luzeera bat baldin badu azken emaitza desberdina izango da. Hau da 3,7·29,1/1,5= 71,78 cm izango ditu zuhaitzak eskala horretan
Benetan zuhaitz ikusgarria! Mikel bezala nik ere lodiera jakin nahi nuen eta horregatik kalkulatu egin dut. 2,918 m-ko zabalera al da? Ez dut uste hori horrela izan daitekeenik, baina hain arbola handian nork daki!
ResponderEliminarOngi bai Josu, hasieran harritu nintzen, baina, ez nien unitateei begiratu (ikusten zein garrantzitsuak diren! ). Arbolaren lodierari dagokionez... ez dut gogoan zer jartzen zuen, baina, uste dut gerri buelta, hau da zirkunferentziaren luzera zortzi bat metrokoa zela. Ikusgarria!
ResponderEliminarPrimeran aritu zara Josu. Astelehen arte!
Irati, jadanik kontatu diezu ikasleei nor den/zen Tales? Uste dut guztiok ikasi genuela a paralela b, b paralela c... Tales, Taales de Emileto... esaten zuen Les Luthiersen (bihar joango naiz ikustera) abesti hura iaz, baina haiek ez zeuden.
ResponderEliminarOraindik Talesi buruz klasean hitzik egin ez badiezu nire aholkua ipuin bat bezala kontatzea da, ez adierazpen matematikoa bezala. Kontatu bidaiak Niloan zehar, eta oso aintzina bizi izan zela, ez jarri marrazki hotza arbelan. Ziur ipuin kontalari bikaina zarela, baita historia kontalari ona ere! Kontatuko didazu zer azaldu diezun.
Ongi izan
Gaur saiakera bat egin dugu, baina, asteazkenerako utzi dugu azalpen sakona.
ResponderEliminarArrazoi osoa duzu, eta mila esker aholkuarengatik. Iazko emanaldiaren grabazioa ere eramango dut akaso gelara.
Kontatuko dizuet!
Portzierto.... zer diote loroek honetaz guztiaz? ;·)
kaixo irati ni ez naiz zure klasekoa baian oso majua zeraa!!! ni heliren klasekoa naiz eta
ResponderEliminarr = 150/4 = 37,5
ResponderEliminarh argazkian = 2910 : 37,5 = 77,6cm
Ongi egin dut? 77,6cm-ko argazkia beharko genuke?
Noiz da berandu? Zergatik da berandu? Nork esaten du orain berandu dela? Primeran egin duzu! Ea biharkoari fin heltzen diozun!
ResponderEliminarAizu, Irati, ez esan inori baina uste dut norbait nitaz barre egiten ari dela, "anonimo kopion" delako bat. Tira, niri ere sortu dit irribarrea. Ongi izan, anonimo kopion, eta ea laster ematen didazu zure identitatearen berri!
ResponderEliminarBai, Leire, ezagunak egin zitzaizkidan erantzunak, baina, ez nuen begiratzeko astirik izan, eta oraintxe ongi begiratu dudanean... jejeje, lotsagabe halakoa! Ongi daki bai, nori kopiatu behar dion! Ea bion artean asmatzen dugun nor den!
ResponderEliminar