2010-04-26

ELKARRI ZIRIKA


Hamabostean behin ikusten du argia Goierritarra aldizkariak. Tarteka bertan idaztea egokitzen zaigu Ekaitzi eta bioi, gai bat aukeratu eta gai horri tiraka aritzen gara. Azkeneko alean Etxegaraten jarri nahi duten peajea izan dugu mintzagai. Hitanoari heldu diogu, eta goierritarrari, ditugun bi altxor ederrei oihartzun egin asmoz.


Aupa Ekaitz!


Zemuz haile? Oporran jiran idaztea tokau zaiuk beize, kasualidadea izangoek, baino ez zakiat…batek baño gehiok pentsauko dik hainbeste jai eun dittuen irakasleok ezinbesten ibili behar beti oporran jiran! Ze ingo zioau ba! Hartu, ta banau ezin dienez, norbean poltsikon gorde!

Akordatze al haiz umetan poltsikoi peko prakak jazten genittunen eskumuturrek mukiz beteta ibiltzen genittula? Oain kontuauta neok zuloz beteta ibiltzen ditteun poltsikok eukitzea baño hobea dala bate be ibiltzea. Mukik? Barrua tragau ta aurrea!



Krisik ez baleo ez zakiat debateik sortuko ote litzeken, baño kontue dek bik harrapau gaittuela bete-beten, krisik eta debatek. Peajea jarri behar omen ditek Etxegaraten. Bai, puntaren puntan, ta txorie kantari hasi dek, txirulirulin, txirulirulin… azkenekoa zeinek kantauko don erabaki nahien. Nik ze nahi dek esatea, garbi zeok eozer gauza eabiltzen donak ordaindu in ber izaten dola, ta ze esanik ez karreterak in ta in, ta karreterak bete ta bete gailtzen garaiotan. Nik ez zakiat motel, azkarro iritsi nahi omen diau, baño ez zakiat noa! Gero ta denbora gehio itten diau ta karreteran! Bakik ze esaten don esaera zarrak, korrika ibili nahi dona, zalapartaka ibiltzeek.

Kontue ez dek hain sinplea, ordea, Naparro aldea juteko alternatiba egokik ez zeok, garraio publikoa´ re eskas ta urri… Ta hi ta ni, beste asko bezela, napartuta bizi gean bi giputxi… eunero ezpada´ re (holako asko izango ittuk) maiz-maiz harea beida ta handik honeako bueltan jartzen geanak.

Ta hi Ekaitz, nola haile aspaldion, polsikoko zulok ondo josita?

Irati Goikoetxea






Iepa Irati!

Aspaldion, aspaldion… hementxe neska, emandakotik hartuz betire, inoiz atseden, inoiz atsegin; aspaldin txarrik ez dinat izan behintzet. Hoi bai, aste santue laburtxo geau zaian aukeran, txosten akademikoa dala, idazlanak diela, askok bestela uste arren, baakin, opor eunek baino jai eun gutxigo izaten dizkinau ume mukizuk hainbeste maitte ditteunok.

Poltsikoko zulok ondo josita dittuan? Poltsikok tarratau beharrik pe, zuloz ondo osauta gailtzen lehen´e: golf-zulok, begizulok, amazulok…Ta nik satorranak maitte. O adarran puntan, puntan puntan txoriñoi txirulika aitzeko pausalekuk eskeintzen dizkion aldapeko saarranak. O… Kontue den aldapeko saarra usteltzen hasie dala, ta adarran puntan puntatik harro aitzen zan txorik lau-bost urteko umen ahotik baño ez dola kantatzen oain. Atzoko mendi ondu, gaurko hondamendi.

Bost errailekok, kurba ta tunelik pekok; karreterak ez, errepidek (erret + bide > errege + bide) nahi dizkinau guk, balio gutxi ta kostu handiko errepidek. Gu ekologistak! Biajea, paisajea, peajea, ajea. Ajea, bai, biharamune baño gehixeo luzauko zaiuna.

Bai, nei´re askotan galdetzen ziaten zenbat behar izaten dean Beasaindik Burlata iristen, ta ezin izaten dinat danan jakinmine eantzun bakar batekin ase. Ismael Serranon azken CDa ta Korrontzin hiru kanta, o Beniton lau, o Imanolen zazpi. Seun, ze eun. Etxegaraten peajea jarri behar duela? Lasai, denbora eskumuturren eamaten ez deunoi beti geauko zaiun Lizarrusti!


Ekaitz Goikoetxea

5 comentarios:

  1. ez da ezer ulertzeen!!! jeje

    ResponderEliminar
  2. Goierri aldera irteeraren bat egin beharko dugu Edurne! Ingelesez listening-ak egiten ditugun bezala, euskararekin ere halatsu egin beharko dugu.

    ResponderEliminar
  3. Goierritarra aldizkarian leittuta neukan zuek, " Bat eta Bat " atalera bialitako idatzia. Earra, benetan earra!. Nik , ez dakit juxtu hika trataerak eta hizkerak zer dauken, baina, nahiz eta bate trebea eta aditua ez izan, harrapatuta nauka eta miresten dittut ongi erabiltzen dutenak. Eta gainera, gioierritarrez,bai,hala behardo, al den neurrian eta tokian bakoitzak bere euskalkia erabili, landu eta gozatu. Ez dauket zalantzarik, emozionalki, gertutasuna eta beste gozotasuna islatzen du, eta, hizkuntzak, edozein izanda ere, hori behar du, karga emozionala eta sentimentuz betea.Halere, gure eremuetatik at, batua erabiliko degu, batuak lotzen gaittuelako euskaldun guztiak.Testuaren edukiari dagokionez, zer esan, arrazoi dezuela, gizarte honi patxada palta zaio, bizitza, berez, arnasaldi baten bildu daike eta guk, oraindik, laburrago eginez. Aupa bikote, eutsi goiari.

    ResponderEliminar
  4. Earki bikote, hori da hori, esatea eta hitzegittea. Bizkaitarrak, bizkaieraz; aspeitiarrak, bere hizkera zoragarriaz; goierritarrak, goierritarrez; eta euskaldun oro, euskeraz eta batuaz. Eremeuen arabera modu desberbinetan, baina, hori bai, beti, euskeraz.

    ResponderEliminar
  5. Hizkuntza, gure kasuan euskara, ez da gorde beharreko zerbait, erabili eta erabili beharrekoa baizik. Euskara, maitte egin behar da, bizi, gozatu eta erabiuli, erabili... Euskerarekin emozionatu, farre eta negar egin behar da; beraz, erabili dezagun hitanoa, erabili goierritarra, bizkaitarra, eta denon artera atera dezagun batua.

    ResponderEliminar