2010-04-19

GABRIEL ARESTI SARIA



Ostiralean Bilbon izan nintzen, XXVII Gabriel Aresti literatur lehiaketako sari banaketa ekitaldian. Udaletxeko Arabiar Aretoan Iñaki Azkuna Bilboko alkatearen eskutik jaso nuen euskarazko ataleko akzesit saria, "Julia" lanari eman dioten saria.

Xabier Rojo Etxanizek irabazi du aurtengo edizioa eta Gonzalo Etxague eta niri eman dizkigute banatzen dituzten bi akzesit potoloak. Bai, potoloa da Gabriel Aresti lehiaketa, hala sentitzen dut nik behintzat, potolo. Nire literatur bidetxoan koxka bat gora egin dudala iruditzen zait.


Sari banaketaren ondoren bazkari eder baten bueltan bildu ginen sei sarituak (euskarazko ataleko hirurok eta erdarazko ataleko saridunak) antolatzaileekin eta bi epaimahaikiderekin batera. Argitalpenak, liburuak, editoreak, argitaletxeak izan genituen hizketagai nagusi, izan ere alde batera nahiz bestera begiratu, dagoeneko liburuak argitaratuta dituzten idazle handiak topatu bainituen nire inguruan. Halako maisu handien artean ikasgai asko (aholku bikainak) poltsikoratu nituen.

Zorionak gainerako saritu guztiei (Xabier Etxaniz donostiarrari, Gonzalo Etxague madrildarrari, Ignazio Ferrando madrildarrari, Jesús Tiscar jaendarrari eta Juan Jesús Fernández de Retana nafarrari) eta muxu goxo bat Julia, Pili, Ramon, Marga, Juan, Ismael eta Audrey Hepburn ipuineko pertsonaiei.

(Argazkiaren gainean hozka eginez gero, Bilboko egunpasaren argazkiak topatuko dituzue.)



14 comentarios:

  1. Aurten ez duzu saririk zure izenik gabe uzteko asmorik, ala?

    Nire zorionik beroenak Irati, matematikari eta irakasle zoragarria izateaz gain idazle bikaina ere bazara. Hori esan zidaten aurrekoan Prudentxik eta Patxik behintzat. Julia, Pili eta besteak ere ezagutuko nituzke gogoz.

    Ondo izan eta mila esker niri ere matematika eta literatura pixka bat irakasteagatik.

    PD: Irati, kontatuko didazu ipuin bat? ;D

    ResponderEliminar
  2. Zure jarraitzaile blogari moduan izugarri poztu nau azken albiste honek. Bejondaizula eta zorion potoloak zure ibilbide literarioan ematen ari zaren urratsengatik, Irati!
    Noizko eskuratuko dugu zure lehen ipuin bilduma liburu batean? Gogotsu eta irrikitan nago orri usainetan eta magian sartzeko. Ziur naiz sekulako arrakasta izango duela. Berriro diot: BEJONDAIZULA!
    Ixabel

    ResponderEliminar
  3. Zorionak Irati eta eskerrik asko zure benetako umiltasunarengatik. Ipuina irakurri gabe ere, zure gardentasunaren adierazpena izango delakoan nago.

    ResponderEliminar
  4. Aupa Irati: ZORIONAK.Jakin, badakit, goi mailako lehiaketa baten aurrean gaudela, eta bertan, partehartzea, handia izan dela: aurten, 55 lagunek parte hartu dute, eta, entzun dudanez, maila handikoa izanda. ZORIONAK!

    Permin

    ResponderEliminar
  5. Mila esker laukote, eskertzekoak dira zuen zorion eta animo hitzak.

    Emango dizut bai Leire, ipuinaren kopia bat. Laster, zure ipuinen bat irakurtzea espero dut!

    ResponderEliminar
  6. Nik ere badaukat gogoa zure ipuin liburu bilduma hori , egunen batean, eskuratzeko: orri artea masaiatu, hitzen arteko magia eta sorgin dantzara murgildu, gozatu... ZORIONAK ETA BEJONDAIZULA!.
    Nerea

    ResponderEliminar
  7. Aupa Irati: zer egin behar da zu bezalakoa izateko? Nola iristen zara denera?
    Zorionak eta ia liburutxo hori noiz jartzen duzun gure eskuetan.

    Xabier

    ResponderEliminar
  8. Eskerrik asko Nerea! Ea denbora tarte eder bat hartzen dudan liburuxka hori argitaratzeko.

    Aupa Xabier, zenbat arrasto ditu zure ordulariak? Nireak ilusio asko ditu. Lan kutsua duten saltsa asko ditu esku artean, baina, ahalegin handia eskatzen didaten arren zaletasunez egiten ditut guztiak, gogoz; zorionez nik aukeratutakoak dira eta badakizu... gustuko tokian aldaparik ez! Aldapa bakarra horixe: egunak 24 ordu bakarrik izatea! Eta lo egitea ere izugarri gustatzen zaigula kontuan izanda...
    Muxu bat!

    ResponderEliminar
  9. zorionak irati beste sari bat haundiena nik uste dut gaur a tope igaro liburuen egunean nik irratira noa orain gaur gazte bidaide bat daukagu mejikon izandakoa eta argentinan bueno ondo izan asteburuan eta bihar suisssss itakaaaaaa

    ResponderEliminar
  10. Aizu, Irati maitea! Jarri dituzun argazkietan ez da ikusten Gonzalo Etxague jauna! Mesedez, jar ezazu argazkiren bat Gonzalorekin! Tipo hori ere ona da (zu bezalakoa, ez pentsa!) Mila esker...

    ResponderEliminar
  11. Ba bai, egia da, ez da Gonzalo ageri; baina, ez pentsa ona dela zalantzan jartzen dudanik! Oso estimuan dut gainera ezagutzen dudanetik! Egia esan argazkilari afizionatu bat aritu zen jende artean nola-hala argazki kamara eskas batekin argazkiak ateratzen. Bai, pena da. Halere, egunkariko argazkian (loturan klik egin)ageri da, ezta?

    Mila esker zuri!

    ResponderEliminar
  12. Ezin da neska hau bost minutu ere bakarrik utzi... Une batez oharkabetzen zara eta, tori!, beste sari bat.
    Zorionak, Irati! Bat nator besteekin, ea noiz ikusten ditugun ipuin horiek bilduma batean.
    Beso bat Fočatik!

    ResponderEliminar
  13. Eskerrik asko Álvaro!

    Eta beste muxu handi bat bueltan Focara! (Non dauka teklatuak c-ren gainean hankaz gora dagoen txapel hori?)

    ResponderEliminar