2010-04-12

ORDUNTE


Eguna haizetsu esnatu zen apirilaren 2an, edo ez dakit, akaso gu izan ginen eguna haizetsu egin genuenak. Auskalo! Zer ote daki naturak gizakiaz? Nik begiak oparitu nizkion (naturari); ez nuen espero betileak lapurtuko zizkidanik!

Pauso bat aurrera eta bi ezkerrera, pauso bat aurrera eta bi ezkerrera, ezinbestean hiru aldiz igo nituen Ordunteko maldak, balantzaka-balantzaka, haizeari indar egin ezinik.

La Calera del Prado Karrantzako herri ttikian autoa utzi eta Ordunteko mendigainetan sei ordu eta erdiko ibilia egin genuen. 47.500 pauso (ezkerretara emandako pausoak kontatu gabe). Zalama du Orduntek gainik altuena. Otsoaren ezkutalekuetako bat da Ordunte, ez omen da, ordea, ezkutuan ibiltzen. Aste hartan bertan ikusi zuten bertakoek otso bat orein gaixo baten atzetik.

Begiak lapurtu nahi izan nizkion (otsoari); baina, ulu haizetsua baino ez zidan oparitu. Zer ote daki gizakiak naturaz?


(Argazkiaren gainean hozka eginez gero, egun hartan ateratako bost argazkiak ikusi ahalko dituzue. Pozik nago, oraintxe saltsan ibili naiz eta hori egiten ere ikasi dut: Picasan albumak egiten. Argazkien azpian esaldi bat topatuko duzue, eta botoiak ukitzen ausartuz gero, (sildeshow – ezkerreko aldean gora) argazkiak modu jarraian eta handituta ikusteko aukera izango duzue. Horixe gaur ikasi dudana. Hurrengoan gehiago!)

3 comentarios:

  1. jo irati ze bista politak benetan nik larrun eon nintzan atzo ze bistak ikusten zan itsasoa eta frantzian gehitukoekin kriston jatorra jendea bikain hemendik aurrea mendira noa disfrutatuz mendiak eta animo

    ResponderEliminar
  2. Ikuspegi zoragarria bai! Pozten naiz zu ere gustura ibili zinelako. Mendia? Dugun altxorrik ederrena da!

    ResponderEliminar
  3. Aupa Irati: Kostatu zaigu Ordunteko argazkiaren atzean edo aldamenean dagoen testuak zer dion jakitea, eta, itxarotea merezi izandu; nire barruak kilikatu dituzu, eta hortxe nago,jada, haruntz begira, Ordunteko gainari begira.

    ResponderEliminar