Hiru izen + hiru ahots + hiru begirada = oihartzun konpromisoz betea. Hiru izen dira... Belen, Oihane eta Leire. Edo Eraldatzen, Kimetz eta Asmube. Hiru ahots dira... gorria, urdina eta beltza. Hiru mikrofono. Hiru ezpainarte. Hiru begirada dira... urduritasuna, jakin-mina eta ilusioa. Ilusioz egiten dutelako lan Eraldatzen, Kimetz eta Asmube Emakumeen aldeko elkarteetan. Ilusioz eta konpromisoz. Ilusioz, konpromisoz eta parez pare. Ilusioz, konpromisoz, parez pare eta eskua emanda. Aukera berriez, bide berriez, asmo berriez hizketan aritu zitzaizkigun irratian Leire, Oihane eta Belen. Hiru elkarteak ikastaro berri bat martxan jartzera doaz urriaren 3tik aurrera. Denon inplikazioa beharrezkoa denez...
Urruzunotarren "sektako" kide berrietako batek ere kuku egin zigun larunbatean. Eta poesia irakurri genuen eta isiluneak jan genizkion elkarri eta elkar ikusi gabe elkarri begira egoten ikasi genuen. Leirek beti asmatzen duelako zer eta nola egin.
Eta... Aitorrek... ai, Aitorrek... Aitorrek ibilian jarri gintuen 24 ordu lehenago. 30 km + 24 ordu auskalo zenbat giharreko ziztada diren! Aizkorrira luzatu zigun pausoa, Aizkorri gerturatu zigun pausoka.
Eta Ekaitzek poemak errezitatu zizkigun eta haikuak oparitu eta jolaserako tartea ere marraztu zigun. Sorginkeriekin irrintzika aritu zena... Joxe.
Eta azken kantua nitaz galdezka. Ni naizelako erreka zikinen iturri garbiak aurkitu nahi dituen poeta tristea... Eta ni da Xabier, Xabier da Lete, Lete da kantuan jarraitzen duen ahotsa...
Hori guztia... Itakan, larunbatekoan... http://www.divshare.com/download/15824211-571

No hay comentarios:
Publicar un comentario