HITZA: TRIZIKLO
Birekin ezin denean, hirurekin ibili behar! Baina, kletarekin ezin denean, ziklorekin zergatik ibili behar dugun... filologoren baten azalpenak akaso txirrindu gainean jarriko gintuzke.
Kontua da tetra-rekin moldatu ginenok... ez dakigula oso ongi zikloetan edo zikletetan ibili ginen...
Kontua da tetra-rekin moldatu ginenok... ez dakigula oso ongi zikloetan edo zikletetan ibili ginen...
Lautik bira egin nuen nik salto eta salto egiten duenak... arriskua eskura (edo ipurdira). 3 handi bat tatuatua gelditu zitzaidan ipurdian txirrinduan ibiltzen ikasi nuen garaian.
AFORISMOA: "Lo-kantak abesten zizkion amak... umea kantarekin gelditzen zen, ama loarekin."
Bazen behin ametsei abestiak idazten zizkien (bizilagun bat?). Gauetan seme jaio berriaren ondoan eseri eta ametsak ezkutatzen zizkion sehaskako izarapean, semeari oparitzen zion amets bakoitza bere buruari lapurtzen ziola konturatu gabe.
Semea gizon ttiki egin da aspaldian eta esna ibiltzen da gau eta egun; ama amonduak (bizilagunak?), berriz, lo igarotzen du eguna (eta gaua). Esna bizirauteko ametsen berririk ez zuen nonbait (bizilagunak?).

Ederra aforismoa, baina zalantza bat geratu zait. Aita, aita zerekin geratzen zen? Muxu bat!
ResponderEliminar;-D aita... aita... aita... ai aita... mmmmmmmm aita... datorren asteko aforismoan sartuko dugu aita? Dantza ere norbaitek egin beharko du eta... Muxu bat zuretzako ere!
ResponderEliminar