HITZA: IXIPU
Ixipu batekin mundua margotu daiteke. Ixipu batekin margotutako munduek begiak esna egiten dute lo. Begiak esna dituztela lo egiten duten munduetan umeak eskuetan ixipuak dituztela ibiltzen dira jolasean.
Umeen hiztegi unibertsalean ez da araurik existitzen. Umeen hiztegi unibertsalak garuneko txokorik koloretsuenean egonean bizirauten du. Bila eta bila nabil, eta ez dut ixipu (isipu?... baina, umeak beti egiten du x eta x) hitza topatzen. Akaso gurea ez da ixipuekin margotutako mundua izango, akaso gure munduak oraindik ez du begiak esna lo egiten ikasi, akaso aspaldi utzi nion ume izateari...
Umeen hiztegi unibertsalean ez da araurik existitzen. Umeen hiztegi unibertsalak garuneko txokorik koloretsuenean egonean bizirauten du. Bila eta bila nabil, eta ez dut ixipu (isipu?... baina, umeak beti egiten du x eta x) hitza topatzen. Akaso gurea ez da ixipuekin margotutako mundua izango, akaso gure munduak oraindik ez du begiak esna lo egiten ikasi, akaso aspaldi utzi nion ume izateari...
AFORISMOA: "Lur azpian baino hobe lurra azpian."
Bazen behin lurpeko zuloen bilduma egiten zuen (bizilagun bat?). Lurrari hazka egin, hutsuneak poltsikoan gorde eta etxeratzen zenean, lorontzietan landatzen zituen bildutako zuloak.
Landatutako zuloek kimu berriak eman bitartean herioren beldur izaten zen (bizilaguna?). Lurrari kendutako zuloekin zulo berriak lurtzen zituen sentipena izaten zuen. Horixe zen (bizilagunak?) bizitzari husten zion zentzua.
Landatutako zuloek kimu berriak eman bitartean herioren beldur izaten zen (bizilaguna?). Lurrari kendutako zuloekin zulo berriak lurtzen zituen sentipena izaten zuen. Horixe zen (bizilagunak?) bizitzari husten zion zentzua.
HAIKUA:
"... eta haizea
horma zurrunen kontra
itsu-itsuan..."
"... eta haizea
horma zurrunen kontra
itsu-itsuan..."
Ez nekien hegohaizeak haikuak mugitzeko adinako indarrik zuenik. Portzierto, ederrak bai haikua eta bai aforismoa!
ResponderEliminarBat gehiago blogean, bera ere mendira ekarri beharko duzu (bizilaguna?). Jeje, oso gustatu zait!
ResponderEliminarFaltan botatzen hasia zen, ez pentsa, 10 egunotan Frantzian ibili den neskatilak. Hala ere, Xabi eta Itxaso Paiak ez dute aspertzeko astirik uzten, eta jende bikaina ezagutu du (nire bizilagunak?).
Eta bidaian ikasi du... bidaian ikasi du oheratu aurretik altsatzen, autobusean motorraren erritmoan kantatzen, Nanteseko kaleetan barrena trikitixaren musikari dantza jartzen, euripean kantuan hasi eta hiria alaitzen, beste neskatila batek, beste urte batean, liburu potolo-potoloa (muxuen parekoa edo) hartu eta, gauez kalera irten beharrean, bere logelan sartuta irakurtzen zuela. Bai, nire bizilagunak ezagutu duen Xabik zure bizilaguna ezagutu zuen aspaldi. Eta irribarre egin zuen liburu potoloekin dantzan ibiltzen zen neska hari buruz hitz egin nionean.
Opari bat daukat zuretzat, nola ez. Baina gosaltzera etorri beharko duzu ostiral edo ostegunen batean. (meesedeeeez ;D)
Eskerrik asko esperientzia zoragarri hau bizitzera animatu eta laguntzeagatik.Infinitu muxu potolo.
Haikuari berriro heldu diozu eta esan beharra daukat, oso pozik hartu dudala ariketa/testu hau, ia hurrengo batetarako neoni ere animatzen naizen zerbait egitera edo sortzera. Aforismoa oso ederra. Urruzunotarrei muxu pottolo bat eta horrela segitzera animatu.
ResponderEliminarHegohaizearen indarra Haizea! Haikuak bai, baina... horma zurrunak mugitzen ote ditu?
ResponderEliminarEa firin-faran... gustura irakurriko ditut zuk sortutakoak; haikua finean horixe da,hitzak firin-faran jartzen dituen jolas bat... ea hurrengoan...
Eta izugarri maite dudan beste bizilagun horri... noski mendira etorriko dela! Eguna jartzen ere joan beharko dugu... neguko elurrek harrapatuko gaituzte bestela! Bizilagunak dio ea zure bizilagun horrek Xabiri mendira etortzeko proposatuko balio etorriko ote litzatekeen... edo liburu potolo-potolo bat hartuta joango da ihesi...
Ordubiak eta erdietan gosaltzeko asmoarekin jarraitzen baduzu... ba... nahi duzunean! Ni ere zure kontuak entzuteko irrikaz nago... Infinitu? Infinitu muxu iristen dira Burlatatik Zizurrera? Bueltako bidea egiteko ogi apurrik uzten dute muxu horiek lurrean? Ea galdu gabe itzultzen diren berriro maitasun handiz zuregana...