2011-09-14

ITAKA (Nordia Pérez Altamirano_2011-9-3)


Begi ttiki ia ikusezinen irribarrea...







"Ilun dago, oso ilun. Begi txiki ia ikusezinek argi ñimiño bat egiten dute amaren barrunbeetako paretetan. Ilun dago, oso ilun. Neskatila bero dago, iluntasuna tapaki gozoegia da, izarape jolasti bat. Inork ez dio agindu jaio behar duenik, inork ez dio esan ilunpe horretan zer egin behar duen ere. Ilun dago, oso ilun. Pentsatzeko ilunegi eta sentitzen hasteko ere ilun ziur aski.

Bat-bateko zerbait izan da izenarena. Bat-batean bururatu zaio izenarena. Ilunaz bestaldean zer egon daitekeen irudikatzen hasi denean. Begi ttikietako argi ñimiñoari tira egin eta amaren barrunbeetako paretetan idatzi du: Irene.

Jaio aurretiko izana sinatzen ari dela dirudi. Jaio ondorengo izana izenak ziurtatuko diola sinetsita. "


Irailaren hiruan irratian izan zen Nordia. Nikaraguarra da Nordia, sei bat urte daramatza Ordizian bizitzen. Gaur arratsaldeko zazpietan Ordiziako Barrena Jauregian aurkeztuko du Irene bere lehen eleberria. Eleberriaz, zorionaz, musikaz, itsasoaz, hangoaz eta hemengoaz... hitz egiteko aukera izan genuen irribarrez marraztu genuen irratsaioan. Esperientzia zoragarria izan zen Nordiarekin partekatu nuena... irratsaioa entzunez, bizi izan nuenaren puska bat jasotzeko modua egiten baduzue... ez da gutxi zuenganatuko duzuena...

Irratsaiorako lotura: http://www.divshare.com/download/15718179-41d

Josu Zabala mendizale bilbotarrarekin ere kontu-kontari mendi-bertso-jolasaz solasean ere aritu ginen... udako azken aldapen atsedena hitzei lotu asmoz...


2 comentarios:

  1. Uda tarte honetan zure Itakako irratsaioak faltan bota izan ditut, irratiz zuzenean entzuteko aukerarik ez dut izaten eta zure blogaz baliatzen naiz.Nicaragua Nicaraguita: saio ederra, samurra , goxua... Kosta egiten da, zu, Irati, gazteleraz erntzutea, baina, ez, oso ongi moldatzen zara. Irratsaio berezia, polita, Nordia eta zure artean osatutakoa.

    ResponderEliminar
  2. Kosta egiten da bai, entzutea eta egitea! Baina, arrarotasuna xarmak irensten duenean orduan dena errazagoa da...

    Udan Itakak ibilian jarraitu duen arren, huts egin dizuet bai, blogean... oporrak igarotzera Gipuzkoa aldera gonbita luzatzeko modu bat zen...
    Muxu bat!

    ResponderEliminar