2011-12-12

... ur(d)(r)e


HITZA: URDE

"Baziren bi txerri, Ttip eta Ttup, bi txerri tturrin-tturrin, buztana arin, mutur gorri...". Zenbat kantu ordu Txirri, Mirri eta Txiribitonekin... pentsa, hogei urteren bueltan letra-doinuak ez zaizkit ahaztu... Ostegunean ezagutu nituen Ttip eta Ttup Arrasaten... bi txerri-urde eder, ehun eta berrogei bat kilokoak, biak otzan, begi-urdin eta sinpatikoak. Kantuan aritu ginen elkarrekin (belarri tente-erneek musikarako gaitasun aparta dute), bazkaldu ere gutxi gorabehera elkarrekin egin genuen eta baita argazki rallya ere. Pena... atzo zuten akabera... txerriaren patua, San Martinak pasa ondorenean ere laban artean bukatu beharra... pena...



 


AFORISMOA: "Zituen zorrak erosi egiten zituen"


Bazen behin zituen zorrak erosten zituen (bizilagun bat?). Zorrak zor izateari uzten zion zor berrien gonapean.
Zulo hutsezko ibiltaria da egun bizilaguna, ingurua betez bere burua zulodun bihurtu duena.








HAIKUA:

"Zerua urrez 
janzten den arratsetan
dena da zulo"


3 comentarios:

  1. Zorrak dituztenek badakite zer egin, haikuen atzetik zerura joan urre bila. Asteroko ederra!

    ResponderEliminar
  2. Eta argazkian azaltzen dena zein da Ttip edo Ttup? edozein modutara datorkiona susmatzen duela ematen du; zein sentipen arraroa: pena eta goxoa, goxoa eta pena.Ttip edo Ttup paaaaaaeder bat.

    ResponderEliminar
  3. Ttip da, bai, Ttip. Gaixoa... honezkero txorixo bihurtuta egongo da... niregatik "betiko" jarraituko lukete kurrinka! ;-)

    ResponderEliminar