Gutxi edo asko egunotan denok izaten dugu hizpide loteria. Abertzaleek nahiz abertzale ez direnek, Raxoi nahiz Zapatero zaleek, txikiek eta altuagoek, Erreal zale nahiz Athletic zaleek, fededun eta ateoek, mendizaleek eta itsasaldea nahiago dutenek, gordo nahiz plako daudenek... Gutxi edo asko egunotan denok izaten dugu hizpide loteria; "eske... krisi garaiotan... laguntza pixka bat", "eske... gustura lanari utziko nioke...", "eske... ondokoari tokatzen bazaio...", "eske... lankideen aurrean lotsagarri gelditzea ere...", "eske... total!". Eskean, eskean... ez dakit bete edo hustu egiten dugun gure burua...
Astelehenean, bazkalorduan, Maria lankidearekin hizketan aritu nintzen. Loteriaz. ¿Y no has comprado la lotería del insti? ¿Y si toca? Eta nik pueska... pues si toca, me alegraré un montón por vosotr@s.
Me parece muy bien esan zidan.
Ba horixe. Ez dut sekula loteriarik erosi. Ez dut urtebeteko "zorionik" nahi. Mariak berak kontatua, telebista saio batean entzuna: loteriak urtebeteko zoriona ematen du. Ez dut nire zoriona iraungitze-data duen probabilitate eskas baten esku utzi nahi. Ni egunero saiatzen naiz ehuneko ehunean nire buruaren zorion izaten. Ehuneko ñimiñoz osatutako ehunekoa da. Nahiago ditut ehuneko txiki-txiki-txiki-txiki-txikiak ehuneko erraldoiak (godoak) baino. Aipatu nezake hazienda, monarkia, nik neure buruarekin koherente izateko dudan konpromisoa... baina, hori guztia kontuan hartuta, kontua hori guztia baino sinpleagoa da. Ez naiz loteria gosez bizi; loteria salgai dagoela ere ahaztu egiten zait, ilusioa ez dit loteria salgai dagoela adierazten duen oharrak pizten, ilusioa ohar horren aldamenean kortxoa partekatuz irakurle talde sortu berriaren aipamena egiten duen oharrak pizten dit, adibidez.
Zer? Hasi dela zenbaki-kantua? Ba horixe! Ni ere banoa opor aurreko festara ikasle-irakasleei pare bat bertso kantatzera.
Zer? Ah, bai! Zorte on! Ni zuengatik poztuko naiz. Eta neure buruarengatik ere bai!
Erabat bat nator zurekin, Irati; nik ere ez dut loteriarik erosten, ezta inguruan erosten badute ere, eta oso zoriontsu bizi naiz. UTE BERRI ON!!!
ResponderEliminarNik ere uko egiten diot, bolondres moduan, estaduarekin: monarkia, ejerzitoa..., kolaboratzeari. Ez dut ulertzen, inguruan, hainbat eta hainbat abertzale, eta loteri nazionala erosten; eta niri berdin zait, hango nazioa eta hemengo nazioa, ez dut sinisten eta puntu, nahiz eta ni hangoa eta hemengo sentitu. Muxu pottolo bat eta Urte Berri On, Denoi!!!!
ResponderEliminar