HITZA: AUSIKI
"Txakur zaunkaria ez da ausikilaria."
Hozka umeak egiten du edo zakurrak edo maiteminduak edo urduri dagoenak. Hozka itsasoari egin diezaiokezu edo zintzilik jolasean dabilen armiarma sareari.
Ausikitzen duenak paretak hausten ditu eta paretak hausten dituenak sekula ez du ikusten bestaldean dagoena. Ausikitzen duenak paretak hausten ditu eta paretak hausten dituenak paretak bere baitan duena ezagutzen du.
AFORISMOA: "Umeek eta mozkorrek esaten dute egia. Eta entzun? Nork entzuten du egia?"
Bazen behin egia gordinen bilduma egiten zuen (bizilagun bat?). Egia gordinak sukaldatu gabeak dira, urez betetako lapikoetan irakin beharrik gabe bizirauten ikasi dutenak.
Egia gordinak ezpain ertzetan pilatzen dira zauri txiki bihurtzen diren arte.
Bizilagunaren bilduman ezpainak ikusten dira egiak baino gehiago.
HAIKUA:
"Simaur artean
usaimena igeri
crol estiloan"
Tximeletak simaurrak haizatu dituelako aukeratu al duzu crol estiloa? Tira, esan egia nik entzungo dizut eta.(Nik ez dizut esan umea edo mozkorra zarenik eh, lerro arteko irakurketen erantzule zu zara. Hiruki borobila aste honetakoa ere. Eutsi horri!
ResponderEliminar