2012-04-17

MUNDUA eta gu



Apirilaren 15a, bazkal ordua Beasainen, mahai inguruan parez pare Ekaitz eta Irati, beste askotan bezala:


- Mundua bukatuko omen da abenduan...
- Berriro?
- Egunkarian irakurri dut.
- Bi aldiz buka daiteke zerbait?
- Bukatuta bizi gara?
- Umetan negarrez ikusi zintudan...
- Nik ez nuen mundua buka zedin nahi.
- Nik esan nizun...
- Anaia zaharrak beti izan zarete fantasma samarrak.
- Gogoratzen? Arratsaldeko bostak eta erdietan bukatu behar zuen...
- Eta bukatu zen?
- Nik esango nuke baietz.
- Mundua bukatzea zer da?
- Egutegiko orrialdea erauztea.
- Ah.
- Negar egingo duzu berriro?
- Nire ondoan egongo zara?
- Noiz?
- Mundua bukatzen denean...
- Bukatu daiteke bukatuta dagoen zerbait?
- Mamuak existitzen dira?
- Eta arreba txikiak? Existitzen dira arreba txikiak?

3 comentarios:

  1. Iratik aspaldi utzi zion Ekaitzen arreba txiki izateari, ezta? Zentimetrotan neurtuz gero, bai, ezta, matematikari andereñoa?

    Muxu bat!

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Eta arreba txikiak nola integratzen dira? Mugatuta edo mugarik gabe? Integratzea maitatzea bada, arreba txikiak mugarik gabe maitatzen dute!

      Eliminar
    2. arreba txikiEk mugarik maitatzen dute!

      Eliminar