2014-11-04

Berdintza


Zu eta ni berdinak ez bagara, ni eta zu berdinak izan gaitezke? Nekez. Nekez? Edo bai, edo ez! Baina, dena da zuria edo beltza? Tira, nondik begiratzen zaion! Nondik begiratzen zaion? Begiak ez ditugun tokiren batean jar ditzakegu ala? Nik sudurraren alde banatan ditut begiak, eta zuk? Eta berdinak dira? Sudurra izan daiteke bi begien arteko ispilu? Batek ikusten duena ikusten du besteak? Eskuineko nire begiak ezkerreko begiak ikusten duenaren erdia ere ez du ikusten! Baina, Irati, bene-benetan, serio-serio, bekoz beko jarrita (bekoz beko? :-D), zer da berdina izatea? 

Marratxo bat eta gainean beste marratxo bat. Neurri berekoa.  
Robert Recordek asmatu zuen 1557.urtean berdintza adierazteko erabiltzen dugun ikurra. Aspalditxo konturatu ziren matematikariak erabiltzen zuten aequalis hitzaren ordez ikur bat sortu beharraren premiaz. 
Bi biki baino gauza berdinagorik ez dagoela eta bi lerro biki aukeratu zituen Robertek. Ez pentsa, ordea, matematikarien berehalako onarpena lortu zuenik. Ez pentsa egun batetik bestera ohitura bihurtu zenik. Gaur egun, ordea, mundu zabalaren onarpena duen ikur matematiko bakanetakoa da. Matematika hizkuntzaren oinarrizko gakoetako bat da. 

Baina, zer da mundu zabalak onartzen duenaren noranzkoan igeri egite hori? Guri hankaz gora ibiltzea edo buruz gorakoak iraultzea gustatzen zaigu. Ez bat eta ez bi, Matematika Sakontzen ikasgaian geure berdintza ikurrak asmatu ditugu. Bakoitzak bat. Ea asmatzen duzuen zergatik aukeratu duen bakoitzak aukeratu duen ikurra! Eta noski, ez zaitez ikusitakoarekin konforma! Proposatu zure berdintza ikurra! Bizitza ikustea baino ederragoa baita bizitza proposatzea!









 

4 comentarios:

  1. Kaixo! Ainhoa naiz eta nire berdintzaren ikurra behe eskuinean dagoena da. Zergatik hori aukeratu dudan? Ba, lehen, berdintza ikurra asmatu baino lehen, "aequalis" (berdin) jartzen zen eragiketetan. Equalis horretatik, E letra hartu eta etzanda jarri dut. Hona hemen nire azalpena!

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Zoragarri, Ainhoa! Irudimenari ongi egiten diozu tira! Ez dakidana da zergatik jarri duzun etzanda! Nekatuta al dago?

      Eliminar
  2. Nirea koadroa zela uste zenuten hori da. Ez da koadroa; ispilu bat da. Tarteka izan dut ispiluaren beste aldean zer dagoen jakiteko irrika, baina, ni-zure-zu-nire erlazioan kateatuta gelditu naiz. Begi ixte-irekitzeak gorabehera (eta Igeldoko parkeko ispiluak salbuespen), hor dagoena ikusten dut hemen eta hemen dagoena ikusten dut hor. Horregatik otu zait irudi hori.

    ResponderEliminar
  3. Nire berdintza ikurra leenengo lerrotik eskuinean dagoena da eta hori jarri nuen hiru zirkulu berdin direnako.

    ResponderEliminar