2014-11-25

NIRE DISTANTZIA




Zure begiek ez didate begiratzen uzten,
zure ahotsak ezpainartea zulatzen dit,
eta belarriak,
belarriak zure eskuek gortu dizkidate,
belarriak zure eskuek gortu zizkidaten,
eta bizitza entzun ezinda nabil aspaldian.
Zure itzala itsatsi zenidan bizkarraldean,
eta ordutik
pausoak kateatu egiten zaizkit zure hankapean.
Zangotrabaka egiten dut aurrera,
bultzaka-bultzaka,
maite nauzula esaten didazun aldiro.
Zure
(txotxongilo?)
zure bihurtu nauzu,
eta isiltasun hauskor batek irentsita bizi naiz,

zure bakardadean.



Aurpegia hitz , maitemina hits
betileak lo, hatz ziztadak su.

Aurpegia hits, maitemina su,
betileak hitz, hatz ziztadak lo.

Betileak su, aurpegia lo,
hatz ziztadak hitz, maitemina hits.




Zure
(txotxongilo?)
zure bihurtu nauzu,
eta isiltasun hauskor batek irentsita bizi naiz,
zure bakardadean.

Baina, ez,
zu hor zauden distantzia berean egon nahi dut nik hemen. 


4 comentarios:

  1. Tristegia (hitsegia?) maitasunaz aritzeko...Maitasuna alaitasunaren parekoa ez bada ez da maitasuna.

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Ttak hortxe muina ;-) Muxu handi bat, maitasunez betea!

      Eliminar
  2. Ba tristura bilaka dadin poesia, baina zuk ez galdu irribarre eder hori...:-*

    ResponderEliminar