- Eskerrik asko, Irati´!
- Gogoratzen al haiz 18 urterekin Beasaingo aldizkari batean argitaratutako elkarrizketan zer zioen titulurrak? Nire ametsa egunen batean liburu bat argitaratzea da. Hire hitzak hitunan.
- Bai, gogoratzen naun. Eta orain aurrean zaukanat liburua.
- Aizan, eta... zer dun Andraizearen kontu hori?
- Zorakeria eder bat. Badakin, haizeak nondik jotzen duen hara joaten zaidan burua.
- Bai, bazakinat. Orain arte joandako burua bueltan ekartzea lortu dun eta, gaitzerdi! Baina, zer idatzi dun, eromenaz?
- Ez, ez.
- Emakumetasunaz?
- Ez, ez.
- Haizeaz?
- Ez, ez.
- Zertaz idatzi dun ba?
- Irakurtzea izango dun onena. Halere, opari txiki bat egingo dinat. Hauxe da liburuaren atzean jartzen duena. Hik atera ondorioak:
"Haizea nora, burua hara. Haizeak nondik jotzen duen, hara joaten zaigu sarri burua. Nora doanik gabe gehienetan, mahai gainean oharrik utzi gabe. Izan daiteke lepo gainean egoteaz aspertu delako; izan daiteke lepoaz haragoko lurretan zer dagoen jakiteko irrikagatik. Gozoa da buruari joaten uztea, burua joan zaigula besteei sinetsaraztea, geure erokeria propioaren protagonista komiko bihurtzea. Dramari adarra jotzea. Eta barre egitea; joandako buruaz, eta lepo gainean irudimenak hutsuneari emandako zaplaztekoez. Gozoa da ni ez naizen hori izatera jolastea, nireak ez diren galtzetan ipurdia sartzea, uste dudanaren, dakidanaren eta jakin nahi ez dudanaren artean oreka galtzea. Gozoa da aspertu nahi izatea, parekoa begiz jatea, izara-arteko pixoihalak mamu bihurtzea.
Gozoa da sinesten ez duzun hura sinetsaraztea. Eta gozoa da kontatzea, barka zenbatzea; bizitza kontatu bai, baina, bizitza ere zenbatu daitekeela ziurtatzea, bihotz erdika bihotz erdika. Dena ziurtatzea, ezer sinetsi ez arren. "
- Noiz izango dun aurkezpena?
- Asteartean, Donostian, eguerdiko hamabietan Udal Liburutegiko Mandasko Dukearen aretoan, Konstituzio Plazan.
- Aizan, Irati...
- Esan.
- Zorionak, benetan!
- Eskerrik asko, hik ere asko lagundu didan eta mila esker nire buruari bultzaka dabilen pentsamendua izateagatik.
Ipuin liburuaren azala |
Beldur diot liburua irakurtzeari, ez baitakit buru galdu batek idatzitako liburua irakurtzea komenigarri den, agian nire burua ere galerazten baitit. Edo, akaso, zorabiaturiko mundua ordenean jartzen du zorabiaturiko buruak...zeren eta bi zorabiok oreka dute emaitza, ezta? Zorionak laguna. Erosiko dugu.
ResponderEliminarErosiko dugu, ez bihotza, irakurriko dugu irakurri nahi dut nik! :-D Muxu handi bat! Eta ez egin zalantzarik: bi zorabiok oreka dute emaitza. Ejem oreka, nork bere oreka... hau da, izan daiteke hirugarren zorabio bat..
ResponderEliminarBazakinat zer eskatuko diodan Olentzerori ;) Zorionak, Irati!
ResponderEliminarLotsagabe deitzerik bai? Tira, baimenik ez badiat ere, to: LOTSAGABE! Halako sorpresa ederrak emateagatik! Andraizeak ekarriko hau inguruotara? Muxu handi bat!
ResponderEliminar