Axola ez duenean zure betaurrekoak jazten ditut eta ilargira begira gelditzen naiz. Soineko berderik ez du jantzi aspaldian. Axola ez duenean bostekoa luzatzen didazu eta nire eskuaren bila zorabiatu egiten naiz. Zenbat azazkali egin diozu dagoeneko hozka? Axola ez duenean bakardadea irensteko itxaropenez prestatzen dut bazkaria eta goseak aulki azpian ezkutarazten nau. Axola ez duenean zer da hontzak pentsatzen duena?
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Gaueko ilunpean, errege, jaun ta jabe dela.Bere erresuman, ulu zorrotz eta sarkorraren harira, majina mamu pizten ditu.
ResponderEliminarTxolarre
Eta mamuen argitan begiak irekita izaten ditu?
ResponderEliminarBai, begiak zabal zabalik eta erne, dena kontrolatu nahiean.Nik oso gogoko dut hontzaren ulua.
ResponderEliminarBasoa
Aupa Irati: begiak zabalik izaten ditu, eta ni ere uuuuuuuuuhka hasten naiz, berarekin jolasean. Azkenekoa,orain hilabete eta erdi, Kalamua menditik bueltan, Arratera iristear geundela.Ilunabarra agurtzeko eta edertzeko
ResponderEliminarmodu polita.
Txolarre.
AXOLA EZ DUENEAN: Elurpean edo euripean murgiltzen naiz eta, bertan, biluztu.Elur malutaren edo euri ttanttoaren zirria gorputzean somatzea, sentitzea, oso ederra da.
ResponderEliminarNaroa