Datorren aste zuriak opor usaina du batzuontzat eta jolas ezberdina ekarri dut ostiral hotz honetarako. Asmakizun bat; irakurtzeko, pentsatzeko eta aldamenean daukazun horrekin jolasteko.
Josuk proposatu du, oraingoan bera izango da irakasle. Aste osoan zehar erantzunak zakuan jasoko ditut, eta aste zuritik bueltan, astelehenean, erantzunak argitaratzen ditudanean horietako zenbat dauden ongi esango digu Josuk. Ni ere jolaserako gogoz saiatuko naiz buruari buelta pare bat ematen. Honatx asmakizuna:
Guztia akabatzen du,
hegazti, pizti ta landare.
Burdina marruskatu, altzairuari kosk,
eta haitzak txikitu.
Erregeak hil, hiriak suntsitu
eta mendi altuak bota.
IKUSI MAKUSI... ZER IKUSI???
Denbora, lurrikara?
ResponderEliminarHara berriro asmakizun berdina, Josu. 1a klaseko askok badakigu erantzuna. Hurrengoan ez kontatu hainbeste aldiz Josu!!!!!
ResponderEliminarErantzuna: eguraldia
ni uste dut gizaki dela
ResponderEliminarze guztia akabatzen dugu natura...
eta burdina altzairua eta haitzk gure makinekin suntsitu aal ditugu gero gerrekin eregeak hil aal ditugu eta hiriak suntsitu, mendi altuak ere bota aal ditugu errepideak eta abar egiteko.
nire ustez gizakiak dira baina ez badira oiek ogro erraldoi bat edo
Ongi, ongi asmatzen ari garela dirudi. Zubia bukatzen ari da eta asmatzeko denbora ere. Zorte on txapeldunak!
ResponderEliminarAdinekoek badakigu ondo zerk akabatzen gaituen
ResponderEliminarFenomeno meteorologikoak
ResponderEliminarIepa Irati!!! Zer moduz pasatu dituzu festa egunak?? Ni oso ongi, baina pasatzen ari dira, hau depresioa!!! ;P
ResponderEliminarInformazio guzti horrekin erantzun bakarra daukat, denboraren pasa; denbora guztia suntsitzen du.
Agur bero bat:
Maitetxu
Josu hor duzu erantzun sorta bat. Erantzuna dakizunean ezin karratuari bosgarren puntarik aurkitu eta... nik Andreari irakurri diot erantzun zuzena, beraz, ez zait esateko besterik bururatzen.
ResponderEliminarJosu, zure esku bildutako erantzunen iruzkina egitea. Andrearen erantzuna ondoren argitaratuko dut.
Maite, depresioa? Ez da egia izango!
Ongi! Askok asmatu duzue! Nahitaezina nor den jakin nahi nuke. Koldok eta Maitek ere asmatu dute, Koldok dioena pentsatzen dudana bada. Iraitzen erantzunak ere balioko luke, baina kontuan hartu behar dugu asmakizun hau antzinakoa dela eta bertan ez zegon mendiak botatzeko kapaza zen gizakirik.
ResponderEliminarAndrearen erantzuna jakiteko gogoz nago.
Ba egia esan Josu nik ere ez dut nahitaezina ezaguna, bere izenaren gainean klik egin eta blog interesgarri batekin egin dut topo. Deialdi berezi bat egingo diogu bere burua aurkeztu dezan. Ea animatzen den!
ResponderEliminarHor goran daukazu Josu Andrearen iruzkina. Berea izan zen lehenengotakoa eta horregatik azaltzen da gorago. Halere, Andreak eguraldia aipatzen du eta... hori al da erantzun zuzena? Nik denborarei zentzu gehiago hartzen diot. Eta Maitek eta Nahietaezinek, eta Koldok aipatzen duten denbora ez da eguraldiari dagokiona, ezta?
ResponderEliminarTik-tak, tik-tak... horrelakoetan ordulariak aurrera egien du...
kaixo!! ni iraitzekin nago, nire ustez gizakiak direla uste dut. beno irati ZORIONAK zure sariarengatik ehh ea klasean kontatzen diguzun ipuinaa! beno emen usten dizut problema bat, ea asmatzen duzun:
ResponderEliminar2+3= 10
7+2= 63
6+5= 66
8+4= 96
9+7= ??
Eskerrik asko Edurne!
ResponderEliminarAriketa polita jarri diguzuna; bihar denen bistan jarriko dut, ea nor ausartzen Edurneren problemarekin!
Oraintxe konturatu naiz emaitzarekin! Ariketa polita Edurne! :·)
ResponderEliminar