- Zer? Galtzak garbigailuan sartu dituzula?
-Bai! Zikin-zikin zeuden!
Zenbatetan irentsi dizkizu garbigailuak paper-zati,
paper-mutur garrantzitsuak? Horaingo honetan ere ederra gertatu zaigu ba!
Bederatzi zifrako zenbakia zeukan paper zatia garbigailuak xurgatu du! Lagunduko didazu galdutako zenbakia topatzen? Kontuan izan bederatzi zifra dituela!
Baldintza hauek betetzen ditu zenbakiak:
- 1etik 9rako zifra guztiak ditu; errepikapenik gabe.
- Lehenengo bi zenbakiek 2rekin zatigarria den zenbaki bat osatzen dute.
- Lehenengo hiru zenbakiek 3rekin zatigarria den zenbaki bat osatzen dute.
- Lehenengo lau zenbakiek 4rekin zatigarria den zenbaki bat osatzen dute.
- Lehenengo bost zenbakiek 5ekin zatigarria den zenbaki bat osatzen dute.
- Lehenengo sei zenbakiek 6rekin zatigarria den zenbaki bat osatzen dute.
- Lehenengo zazpi zenbakiek 7rekin zatigarria den zenbaki bat osatzen dute.
- Lehenengo zortzi zenbakiek 8rekin zatigarria den zenbaki bat osatzen dute.
- 9 zifrako azken zenbakia 9rekin zatigarria izan behar da.
GEHIGARRIA:
Aste honetako jolasa opari gehigarriarekin dator. Edurne Marcok proposatu digu problema. Beraz, bi erantzun dituzue emateko. Mila esker Edurne!
2+3, 10
7+2, 63
6+5, 66
8+4, 96
9+7, ??
Batuketa bakoitzak badu bere bikotea. Bikoteek duten erlazioa zein det asmatu eta jarri bikotea azken batuketari!
Lehenengoari eman dizkiot hainbat zirriborro paperean eta pare bat zigarro, eta lortu dudala uste dut:
ResponderEliminar381654729
Kontuz garbigailuarekin hurrengoan!
Beste hainbat zigarro eta zirriborroren ondoren...
ResponderEliminarErlazioa hauxe da: (A+B)xA=C
(2+3)x2=10
(7+2)x7=63
(6+5)x6=66
(8+4)x8=96
Beraz, azken batuketaren bikotea:
(9+7)x9=144
Badakit, badakit azterketekin buru-belarri zabiltzatela; animo neska-mutilak! Baina, halako ariketek balio izaten dute burua arintzeko, lasaitzeko...
ResponderEliminarMarkosek egin ditu etxeko lanak. Baina, badakik, Markos: erretzeak kalteak ekartzen zizkiok osasunari. Matematikak...
Beno Markos, oraingo honetan zu zara txapeldun bakarra. Badakit bakarren batzuk aritu direla papera zikintzen, baina... ezin asmatu! Markos zein izan zen 9 zifrako zenbaki luze hori asmatzeko gakoa?
ResponderEliminarBejondeizula!
5arekin zatigarriak 5 behar zuen
ResponderEliminarbikoitiek lau posizio posible zuten
hortik aurrera konbinazioak probatu nituen
Ze ondo pasa nuen...