bihotza begietan zintzilikatzea,
arnasaren bihurguneetan garrasi egitea;
Bizi-nahia
pauso baten atzean gorputzaren soslaia ezkutatzea,
isiltasunaren izerdia iturri bihurtzea.
Bizi-nahia
salto
Bizi-nahia
jauzi
Bizi-nahia
itsas-argiaren itzal.
Bizi-nahiak
bi arrasto ditu eta erdian,
erdian zulo bat dago.
Zuloan eskua.
Eskuak nora eramango zaituen...
baneki zuloaren bestaldean zer dagoen...
Bizi-nahia
bihotza begietan zintzilikatzea.
Pasa den larunbatean bizi-nahiaren ahotsarekin aritu nintzen solasean, bizi-nahiaren begiradarekin jolasean. Korapilo askeen amaraun bihurtu zen Segura Irratiko estudio txikia.
Luzatutako eskuari goxo heldu zion Marronek eta esku ahurrean mila kontu eta bat marraztu zizkidan. Himalayako mendi erraldoien magalean dagoen herrixka galduaren oihartzuna xuxurla lasaien irudiz jantzi zenuen.
Dolpo du herrixkak izena; zeruaren atari batzuentzat, infernurako sarrera askorentzat.
Eskerrik asko Marron, munduaren aurpegiei sentipenak margotzeagatik, hegan egitearekin amets egiten zuen (duen) mutikoaren ispilua eskura jartzeagatik.

Mila esker, Irati, zure liburuaren orrialdeetan dolpoparren berri eman eta gure jakin-mina asetzeagatik: ikaragarria, harrigarria,
ResponderEliminarsinestgaitza... Halere, dolpoparrek, irrifarrea gertu omen dute.
"Marron" bejondaiela, hire begirada abenturatik haratago jarri eta eramateagatik.
Mikel