2010-02-05

EGIN APUSTU ZURE BURUARI!(X)


Ni ere ikaslea naizelako eta zuek ere irakasle izan zaitezketelako. Iraitz ikasleak erronka jarri dit esku artean: "
Irati, ea ausartzen zaren problema honekin!". To, harrapazan! Izugarrizko ilusioa egin dit Iraitz, zuek eta ni, eta anai-arrebak, eta gurasoak, eta osaba Mikel, eta lagunak... denok hari beraren korapilo garela erakusten duelako horrek. Ba hortxe aste honetako problema; osaba Mikelek Iraitz ilobaren eskuetan eta Iraitzek nire eskuetan jarri duena:

EA ERBIA BAINO AZKARRAGO IBILTZEN ZARETEN!

Iruñea eta Zaragoza artean 200 km daude. Tren bat Iruñatik atera da Zaragozarantz orduko 100 kilometroko abiaduran, eta aldi berean Zaragozatik beste tren bat atera da Iruñarantz abiadura berean. Iruñatik atera den trenaren aurrean erbi bat zegoen lotan, eta trena martxan jarri denean, esnatu eta korrika atera da trenbidetik Zaragozarantz. Erbiak daraman abiadura orduko 200 kilometrokoa da. Zaragozatik atera den trenarekin topo egin duenean, trena ukitu , buelta erdia eman, eta aurkako norantzan korrika jarraitu du berriro Iruñatik ateratako trenarekin topo egin arte. Azken trena ukitu eta berriro buelta erdia emanda korrika hasi da. Azkenean bi trenek topo egin dute erbi gaixoa bi trenen erdian hil egin da.

Esnatu eta hil bitartean zenbat kilometro egin ditu erbiak korrika?

Hasi zuek ere korr
ika datorren asteko ostiralak harrapatu baino lehen!

9 comentarios:

  1. Ordu bete korrika... 200km?

    Erbi gizajoa! Problema polita!

    ResponderEliminar
  2. jaja!! badakit! 200 km egin ditu erbiak!
    aiooo

    ResponderEliminar
  3. Ongi Leire, oraingoan bete-betean harrapatu duzu erbia. Zu ere bai Nahia, ederki! Oraingo honetan bixkor-bixkor ibili zara; erbiak ihes egingo zizun beldurrez?

    ResponderEliminar
  4. 175 kilometro egiten dituela uste dut ondo pas

    ResponderEliminar
  5. Ez dakit Xabi, ez dakit. Badaezpada ere kontatu itzazu kilometroak banan-banan berriro. Nekatu egingo zarela? Ez motel, zu bezalako kirolari batek hori eta gehiago egingo du trena iritsi baino lehen! Animo!

    ResponderEliminar
  6. Ordu batean 200 kilometro. Kalkulatzen hasi eta... ze demontre!Bi trenek bat egiteko, ordu bat behar dute. Erbiak papera tintaz bete dit, baina ez dit asmatzeko balio izan. Asmatu dudala uste dut. Bi trenak elkartzean erbiak ezin korrika egin eta... akabo! Tartea izango balitz korrika segituko zuen.
    Benetan problema polita!


    Nik problema ez, baina asmakizun bat jarriko dizuet.
    Hor doa:

    Guztia akabatzen du,
    hegazti, pizti ta landare
    Burdina marruskatu, altzairuari kosk,
    eta haitzak txikitu.
    Erregeak hil, hiriak suntsitu
    eta mendi altuak bota.

    Nirekin gaztelaniara doanak jakingo du, beraz, ez erantzun mesedez!

    ResponderEliminar
  7. joe iraitz ze nolako problemaa! pixka bat lioso ez? jaja ba ongi ulentu badut (ez dudala uste), untxiak 200 kilometro korrika egin du baina, gero esten du azken tenarekin topatzean bira eman eta korrika joaten dela baina, noraino? hori ezin dugu kalkulatu zenbat km korrikatzen duena! beno nik saiatu naie ehh eta laguntzarik gabe horregatik ziurrenik, gazki egogo dela. jaja beno irati aiooo muxu bat!

    ResponderEliminar
  8. Podometroa? Ez da ideia txarra. Ez dakitenentzat, podometroa pauso kopurua neurtzen duen tresna da. Baina, zenbat da galdera, eta ez nola.

    Josu, zoragarri. Bihar zure asmakizuna argitaratuko dut, ni ere jokoan sartuko naiz, eta zuk eman beharko diguzu erantzun zuzena.

    Edurne: hainbeste bueltaren artean, zorabiatu egin zara azkenean! Erbia korrika hasi eta untxia da trenak harrapatu duena! Ongi, halere, asmatu duzu kilometro kopurua!

    ResponderEliminar