Ostiralean Urretxuko Udaletxean izan nintzen Iparragirre Saria jasotzen. Euskarazko narratiba atalean 1.saria jaso dut "Trena handik datorrenean" ipuinarekin.
Trena Urolako trena da, eta handik dator, Zumaiatik, edo Italiatik, edo Azpitarteko bihurguneetatik, edo infernuko su garretatik... edo... Trenari begira dagoen neskatoa Prudentxi da, amona Prudentxi, Aginako auzotik Zumarragako herrira pauso txikiak emanez bide luzea egin nahi duen neskatila.
Amonaren oroitzapen kutxatilatik jasotako kontakizunekin korapiloak eginez asmatutako ipuina da.
Ostiralean Urretxuko Udaletxean izan nintzen saria jasotzen; argazkian gainerako sariatuak ere ageri dira (Nerea Belarrain donostiarra, Iñigo Legorburu errenteriarra eta Oscar Alonso bilbotarra) Urretxu eta Zumarragako alkateekin batera. Vicente Perez madrildar sarituak ez zuen etortzerik izan. Sari banaketa goxoa izan zen, eskertzekoak izan ziren antolatzaileen eta epaimahaikideen hitzak eta gertutasuna. Liburu eder batek biltzen ditu saritutako lanak.
Ipuina eta saria eta liburua amonari eta aitonari eskaini dizkiet. Oraingo honetan beraiek izan direlako inspirazio iturri, eta beraiekin solas une asko partekatu izan ditudalako, eta zahartzaroaren zimurrek gure ispiluei argi egiten dietelako, eta... eta merezi dutelako!
"Amona Prudentxiri,
solas-uneak jolas-gune bihurtzeagatik.
Sekretu ttikien altxorra eskura jartzeagatik.
Aitona Patxiri,
bizitzaren indarraren ispilu izateagatik.
Matraka honentzat irribarre egiteko arrazoi bat gehiago izan zinelako."
Mila esker Felixi, eta Jose Luisi, eta Concettari, eta Joni, eta Carlosi, eta Nereari, eta Iñigori, eta Oscarri... eta Balentiñari ostiraleko gaubelarengatik.
(Asier Zalduak Noticias de Gipuzkoarako egindako elkarrizketa.
Otamotz.com-en zintzilik dagoen bideoa. )
Aupa Irati: ZORIONAK ETA ZORIONAK!Segi horrela, urte askoan.
ResponderEliminarNerea
Matematikaria eta literatur zalea, edo hobeto esanda, aditua. Bai harrigarria, eta aldi berean, miresgarria. ZORIONAK!!! Izugarri poztu nau.
ResponderEliminarMikel
Mila esker bioi!
ResponderEliminarLehenik eta behin, TXALOAK ETA ZORIONAK, Irati. Zure azken blogeko albisteak oso pozik jarri nau. Orain, ipuina zintzilikatzea besterin ez zaizu falta, oso gustura irakurriko nuke, genuke.
ResponderEliminarAne
Anek eginiriko eskaerari atxikitzen natzaio, ni neu osorik, irrikaz, badakizu pozez eta miresmenez irakurri ohi ditudala eskuratzen ditudanean. Zure ipuin horiek argitan behar dute. Zorionak benetan. Manex
ResponderEliminarEskerrik asko Ane; mila esker Manex! Ea aste honetan zintzilik jartzen dudan ipuina. Halere, Manex, emango dizut liburuxka bat opari. Ea noiz egiten dugun beste hitzordutxoren bat. Ongi segi!
ResponderEliminarZORIONAK IRATI!! Sari bat jaso duzula eta klasean ez duzu ezer aipatu!? Zorionak eta ea tutoretzan amona Prudentxiren istorioaren zati bat gutxienez kontatzen diguzun.
ResponderEliminarMila esker Josu! Kontatuko dizkizuet bai amona Prudentxiren kontuak. Ea literaturari ere tartetxo bat eskaintzen diogun!
ResponderEliminarZorionak Irati !!
ResponderEliminarTrena handik datorrela esan digun; tren horretan sartu nahi dinat nik ere, nora doan antzematen diodan jakin nahirik. Irakurtzeko irrikitan, ez ahaztu nire geltokian ere geldialdi bat egiteaz !!
Beajundainala !!
Eskerrik asko Joxe! Urolako trena aspaldi gelditu zuan, baina, zergatik ez, egingo zioagu bultza denon artean, ezta?
ResponderEliminarTrena handik zatorrek bai, baina, laguntza behar diat nora doan jakiteko. Hik lagunduko didak?
Besarkada bat!
ZORIONAK IRATI!!!!!!
ResponderEliminarLehengo egunean Josuk kontatu zidan eta gaur ordegailua hartu dudala hau ikusi dut.
ZORIONAK!!!!!
Mila esker Andrea!
ResponderEliminar