TALDEA
GERTUTASUNA
IRRIBARREA
ILUSIOA
JAKIN-MINA
Zoragarria izan da aurtengo urtea zuekin partekatzea; irakatsi adina gauza ikasi ditut esperientzia eder honetatik. Jakin badakizue, nire zatitxo bat zuekin gelditzen dela. Zuen etorkizuneko lanpostuetan nik zuekin gozatu dudan adina gozatzea, ez dizuet besterik opa. Zoriontsu izan zaiteztela!
Gogoan dut lehenengo egunean irakurri nizuen olerkia...
BOSTEKOA ETORKIZUNARI
Etorkizuna esku zabal bat da,
zure pausoen bide,
zure ametsen marrazki;
etorkizuna beldurra da, zalantza, zoriona, ilusioa...
Etorkizuna ere ikasi egiten da, landu, hezi, bizi.
Etorkizuna bizi egin behar da.
Etorkizunak lagun bat behar du, esku bat.
Emaiozu bostekoa zure etorkizunari.
Poema hau irakurri nizueneko etorkizuna orainaldi bihurtu zaigu, iraganeko lazo. Ikasitako guztiaren kutxan oroitzapen ederrok gordetzeko txoko txiki bat egiten asmatzea izango da uda honetako erronka. Muxu potolo bat denoi!
Gogoan dut lehenengo egunean irakurri nizuen olerkia...
BOSTEKOA ETORKIZUNARI
Etorkizuna esku zabal bat da,
zure pausoen bide,
zure ametsen marrazki;
etorkizuna beldurra da, zalantza, zoriona, ilusioa...
Etorkizuna ere ikasi egiten da, landu, hezi, bizi.
Etorkizuna bizi egin behar da.
Etorkizunak lagun bat behar du, esku bat.
Emaiozu bostekoa zure etorkizunari.
Poema hau irakurri nizueneko etorkizuna orainaldi bihurtu zaigu, iraganeko lazo. Ikasitako guztiaren kutxan oroitzapen ederrok gordetzeko txoko txiki bat egiten asmatzea izango da uda honetako erronka. Muxu potolo bat denoi!
Ikasturte hau... nolako zapore gozoa utzi digun askori ikasturte honek. Alde batetik, klasekide zoragarriak eta, baita klasetik kanpoko ikaskide zoragarriak ere. Gainera, aurten, irakasle bikainak izan ditugu gela barruan. Teoremak, irregular verbs, analisi sintaktikoa, teoria filosofikoak eta abar irakasten dituzten horietakoak. Baina, agian, ez da bere lana ongi egin izana zapore gozo hau sortzen duena. Agian pasabideetan ere pertsona bikainak aurkitu izanari zor diogu hori. Irakasle hark irribarretsu agurtzen zaituelako zurekin topo egitean, beste hark beti hartzan du pare bat esaldi harrapaladan esateko beta. Eta, horretaz gain, hain baliotsu izan den elkarlana. Batzuetan ez ginelako ikasle-irakasle, ez, batzuetan hori ahaztu eta "ostegunerako zerbait prestatu behar dugu" esaten genion geure buruari. Horiek izan dira, nire ustez, tarterik gozoenak. Denok genuelako barre egiteko aukera, inork ez zuelako nota txarrik edo errietarik jasoko okertuz gero. Gure 2009/2010 ikasturtea ikasturte zoragarri bilakatu duzu, Irati. Zure ikasleek irribarre egiten zuten zure izena entzun orduko. Joango zinela esan nienean (baimenik ez nuen, barkatu) behin blog honetan bertan aurkitu nuen pena hura ikusi nuen haien aurpegietan. Eta, agur esateko, edo gero arte esateko, edo mila esker esateko, denak egon ziren prest, denek egin nahi izan zuten lana, inork ez zuen aukera hori galdu nahi, haiek ere saiatu ziren merezi zenuen zerbait oparitzen. San Juan gauean ere dotore amaitu zenuten ikasturtea, oso polita izan zen ikuskizuna. Zorionak eta mila esker.
ResponderEliminarEderrena, zoragarriena zuek bezalako ikasleak izatea da. Egiteko eta ikasteko duzuen ilusioa miresgarria da; gu bultza pixka bat egiten saiatzen gara, etorkizunean zuek zuen kabuz eta beste batzuei irakatsiz bidea egiten jarrai dezazuen. Gozatu uda Leire!
ResponderEliminarIRATI:D
ResponderEliminarbisitaa egunen batean, eez??
Bai, Edurne, horixe bisita egingo dizuedala! Eta asko ikasten ari zaretela, eta lan asko egiten, eta emaitza onak lortzen, eta irudimena martxan duzuela, eta ilusioz gainezka zabiltzatela kontatzea nahi nuke. Ongi pasa uda!
ResponderEliminar