Betazalen atzean isildutako mina,
ahots itoen geltoki iluna,
esku zimurtuetan kateatzen da
masail bustien argazkia.
Azken hilabetean gizon-emakume ezberdinen bizipenak entzuteko aukera izan dut. Olga, Ernesto, Ana, Julieta, Willy, Hedy, Julia, Maria, Josefina, Mirentxu, Mikele... Izen abizenak dituztenen bizipenak. Eta konturatu naiz...
Ezagutzen ez dena ez dela existitzen,
eta ezagutzeko entzun egin behar dela,
eta entzuteko kontatzeko aukera eman behar zaiela
ausardiaren itsasoan ito gabe ibiltzeko indarra izan zutenei;
eskua luzatu behar zaiola eta igeri egiten lagundu.
Eta konturatu naiz...
iraganak urte gehiegi egin dituela mutu, gor eta itsu;
memoriak ere baduela hitz egiteko beharra,
entzuna izateko eta duintasunez bizitzeko eskubidea.
San Cristobalen egin diren azken indusketetan parte hartzeko aukera izan dut Txinparta eta Aranzadi elkarteko lagunekin, eta esperientzia aberasgarria eta oso hunkigarria izan da. Mila esker aukera hori eman didazuen guztioi!
Ni handitan zu bezelakoa izan nahi dut: hain bihozbera, hain zerbitzala, hain inplikatua, hain maitagarria eta zoragarria. BEJONDAIZULA!
ResponderEliminarOngi pasa oporrak eta segi zure pausu ibilbideen berri ematen, izugarri gozatzen dugu eta.
Zu joanda, nork piztuko ditu nire ametsak galdera egokia eginez?
ResponderEliminarnork leundu behar du eguneroko orduen muga zorrotza?
nola beteko dugu gure isil-une urdurietan zure begiek pizten duten argi-gune hori?
Agian Zizurreko lastategira orratzaren bila joan beharko dugu...
Ni ere joango naiz Zizurrera hitz hunkigarriko, irribarre epeleko, hurbiltasun goxoko, trebetasun ikusgarriko, ahots eztiko... orratz horren bila.
ResponderEliminar