Badira irakurri eta irakurri dituzula ahazten ez dituzun liburuak. Badira ikusi eta ikusi dituzula ahazten ez dituzun aurpegiak. Badira zure egin eta zure egin dituzula ahazten ez dituzun esaldiak.
Badira entzun eta entzun dituzula ahazten ez dituzun ideiak.
"Ensayo sobre la ceguera" izan daiteke liburu hori; aurpegia Jose Saramagorena; esaldia denok itsu gaudela esango nuke. Ikus dezaketen eta begiratzen ez duten itsuak gara, eta ideia... gizon koherente eta konprometituarena.
Koherentzia da Saramagori buruz azken egunotan irakurri dudan hitzik errepikatuena. Begietan antzematen zaio bizitzarekin, gizartearekin eta bere buruarekin izan duen konpromisoa. Esana izanarengandik hain urrun bizi den garaiotan mirestekoak dira halako pertsonak.

Denok egon beharko genuke prest besteengandik gehiago ikasteko. Norbaitengandik ikasteaz hitz egin dudanez, Saramago horretarako pertsona aproposa da. Askok dugu berarengandik asko ikasteko. Tamalez, askotan, "dena" dakigula uste dugu, dena edo... jakin beharreko guztia bai behintzat. Horren adibide da politikari bati Saramagok irabazitako sari bati buruzko bere iritzia emateko eskatutakoan emakume batek literatura sari garrantzitsu bat irabazteaz pozten zela esan izana (Sara tartean, auskalo zer pentsatu zuen).
ResponderEliminarAgian idazten duenaz ez, ba ikas dezagun idatzi zuenaz, bizi zuenaz, egin zuenaz.
Jose Saramago idazle ikaragarria, mundu mailan, eta pertsona aparta. Ustelkeria eta ipokrisia izugarri zabaltzen ari den garai hauetan, hemen daukagu, giza baloreetan erreferente bat, eredu bat. Pertsona koherentea, gutxi bezala, eta baztertuenganako elkartasunean bizi izan dena. Guregan bego betirako.
ResponderEliminar