2010-06-17

ZERGATIK AITONA...

Apirilaren 29an Askatasuna institutuko ikasle, irakasle, langile eta gurasoek eskainitako "Sutondoa iraganetik etorkizunerako zubi" emanaldiaren parte da Zergatik aitona ikuskizuna. Naiara Jimenez Batxilergoko lehenengo mailako ikasleak editatu du egun zoragarri hartako irudi bihurtu den bideoetako bat.

Umeak galderak zor dizkio bizitzari, aitonak erantzunak. Juan Mari Lekuona olerkariaren "Zergatik aitona" olerkietan oinarrituta Ekaitz Goikoetxeak eginiko bertsoak dira musikaz jantzita ikasleek errezitatu zituztenak. "Zergatik aitona zaude okerturik, zergatik esan, buru zuriturik, umea naiz eta jakin nahi nuke nik..."

Aitona: Ekaitz Goikoetxea

Bilobak: Miren Yoldi, Maddi Zenotz, Mirari Narbarte, Leire Alonso, Ainhoa Ciriza, Josu Carte, Maite Zubillaga, Uxue Amatriain eta Nera Fernandez

Tronpetarekin: Claudia Rodriguez

Akordeoiarekin: Uxue Gartzia

Zeharkako txirularekin: Naiara Carrero eta Alazne Gonzalo

Biolontxelo eta biolinarekin: Leire eta Saioa Alonso ahizpak

Bideoa jaitsi nahi dutenentzat:

7 comentarios:

  1. oso polita izan zen eta farre asko bota genituen.

    ResponderEliminar
  2. Bertsoak oso politak dira, aitona eta biloben arteko elkarrizketa hunkigarria, musikaren melodiak goxo eta entzungarriak... Jaialdi zoragarriak egiten dituzue Askatasunan. Zorionak bikote!

    ResponderEliminar
  3. Aupa Irati: ikasturtearen azken arnasaldietan izango zarete, umeei dagokionez, eta eskerrak eman nahi dizkizut, distantziatik eta , aldi berean, hurbiltasunetik, egiten duzun lan oparo eta guztiarengatik. Emozio eta sentimendu eragile aparta zara, zarete, anaia Ekaitz eta biok, eta bejondaizuela!!!

    ResponderEliminar
  4. Kaixo Ekaitz eta Irati: zuek bezalako jende ameslari,sortzaile, eragile, eta akuiluak behar ditu gure Euskal Herri honek; dagokidan partetik: eskermila eta BEJONDAIZUELA! Ongi pasa oporrak,merezi duzue eta.
    Besarkada bat, Goierriko zoko zoragarri batetik.

    ResponderEliminar
  5. "Zergatik Aitona" formatoa oso ederra da, umeak egiten dituzten galderetan oinarrituta dago, eta oso bizi-bizia irteten da. Munduratu eta berehalaxe galdera pila bat egiten jartzen gara, batzuetan erantzuna aurkitzen dituzte, beste batzuetan, ez, baina, galderak egiten dira eta hori oso inportantea da gure nia hezteko, osatzeko. Halere, berehala uzten diogu galderak egiteari eta hor sekulako galera sortzen da, giza bezala, herri bezala...
    Zuek segi galderak egiten bizitzari, munduari, norbere buruari, lagunari...Bizitza bizigarritu, edertu, bizi.

    ResponderEliminar
  6. Eragileak eta akuiluak, sortzaileak eta ameslariak:ZORAGARRIA! Artistak badaude: musikariak, bertsolariak, kantariak, ipuin sortzailek,hortxe Askatasunako ikasleak, faltan zer somatzen dudan, faltan Ekaitz eta Irati, zuek bezalako eragileak, akuiluak botatzen ditut faltan, han hemenka.
    Segi horrela maitagarriak zarete.

    ResponderEliminar
  7. Saio bikaina! zorionak ikasleei, zorionak aitonari, zorionak jaialdian partaide izandako guztiei, zorionak Askatasunari. Oporrak ongi pasa!

    ResponderEliminar