Bazen behin isiltasunari muxu txikiak ematen zizkion neskatila bat. Emandako muxu bakoitzeko pittin bat gehiago maitemintzen zen isiltasunaz, eta eman gabe utzitako muxu bakoitzeko isilik gelditzeko arrazoi bat gehiago topatzen zuen. "Baina, isiltasuna zer da?" galdetzen zioten inguruan biltzen zitzaizkion lagunek. Eta berak orri zuri bat erakusten zien. "Isiltasuna biluztasunaren ispilua da" erantzun eta korrika ihes egiten zuen. Auskalo zergatik! Akaso oinez emandako pausoetan isiltasunak errazago egiten duelako irrist.
2010-06-09
ISILTASUNA

Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Irati zergatik joan behar zera ikastolatik?
ResponderEliminarMESEDEZ GERATU!!!!
irakasle bikaina zera etb...
MAITE ZAITUGU
eneko, leyre, jessi eta saray
Aupa Irati, nire Mirlo zuria:Isiltasuna! Zer esan isiltasunetaz: Behar beharrezkoa dugula, dudala; nire baitara etorri, hausnartu, amestu, maitatu, damutu...Behar beharrezkoa bizitzari ekiteko. Beraz, isiltasunak izugarri hitzegiten du, esaten du, ezta?
ResponderEliminarIsiltasunari hitzeginez, sarri-sarri, murgiltzen naiz nire barrunbe hauetara; bai, esango nuke geroz eta gehiago, geroz eta konszienteago. Muxu pottolo - pottolo bat, Irati.
ResponderEliminarLaukote, zoragarriak zarete! Nik ere izugarri maite zaituztet, baina, bizitzaren bideak bidegurutze asko izaten ditu eta tarteka ezinbestean bideak berak eramaten gaitu hara edo hona. Halere, ez noa urrutira eta badakizue gertuan ibiliko naizela. Muxu handi bat lauroi!
ResponderEliminarIsiltasuna musika da. Barne gogoetarako, amets egiteko, oroitzapenetan arakatzeko eta etorkizuna asmatzeko aukera ematen duen musika.
ResponderEliminarnora joaten zara?¿
ResponderEliminarni ez dakit... jjj
Zizurrera joango naiz Leyre, Zizur Nagusiko institutura.
ResponderEliminarIsiltasunean, nire barruak, horrela ari zait aspalditxo, bazoazela jakin dudanetik: Zergatik? Zure gogoz?, zure borondatez? zuk hala nahita?...Hain geunden eta gaude gustura zurekin! Ze negargurea, polita , ederra izanda zu ezagutzea, eta orain... ez zoaz urrutira, gertuan izango zara ,baina, ez da berdina: zure irrifarra, zure gozotasuna, zure mugumendua, zure besteekiko begirunea, zure profesionaltasuna, zure, zure , zure. Maitte zaitut, eta nago, hemen, askok eta askok maitte zaitugula.
ResponderEliminarZergatik alde egin gustura eta etxean bezala sentitzen zaren tokitik? Derrigorrean halabeharrez. Administrazioak agintzen du Ilargi! Lehenengo oposaketak ateratzen dituzu, eta gero plaza esleitzen dizute (buf, a ze saltsa, ezta?)eta lehenengo esleipena derrigorrean onartu behar! Ez dago beste aukerarik! Bizitako esperientzia oroitzapen goxo bihurtzea eta ahal den neurria harremana mantentzen eta aberasten saiatzea, hori da egin dezagun gauzik ederrena! Muxu bat Ilargi!
ResponderEliminarba ez zara joango oso urrun bisitatzera etorriko zara ezta?¿
ResponderEliminarasko botako zaitugu faltan...
Bai, noski Leire, oraindik dantza asko egin beharrean gaude elkarrekin!
ResponderEliminar