2010-05-31

ITAKA (Beñat Aiartza_ 2010-5-29)



Begiak itxi eta musikak ametsak lapurtu zizkigun… Itakan.


Bazen behin tximeleten atzetik nola, musika doinuen atzetik besoak zabalik korrika ibiltzen zen mutiko bat.

Bazen behin ibilian-ibilian isiltasunaren uhartera iritsi zen mutiko bat.

Bazen behin haizeari putz eginez melodia dantzarien artista bihurtu zen mutiko bat.


Gaur egun mutikoak musika doinuak bere egin eta tximeletak askatzen ditu; gaur egun mutikoak isiltasunaren uhartean mundura zabalik bizi den ispilua ezarri du. Gaur egun mutikoa haizeari putz eginez bizi da melodia dantzarien artista bihurtuta.


Mutikoak Beñat Aiartza zuen izena; mutikoak Beñat Aiartza du izena… Bizitza zukutu eta zukuak bizitza gozaraz diezaion, begiak zabaldu eta musikari ametsak lapurtzen dizkion mutikoa.

2 comentarios:

  1. Aupa Irati!

    Elkarrizketa bikaina Beñat eta bion artean ondu zenutena. Larunbatean, zuzenean ikaragarri gozatu nuen eta geroztik beste bitan ere entzun dut. Gogoan hartzeko moduko harribitxiak daude tartean, erremate bikainak. Errematatzeko baina, ediraketek ere neurrikoak behar dute izan. Bejondeiluela bioi, eta segi larunbatero-larunbatero gure belarri-bihotzak gozatzen.

    ResponderEliminar
  2. Eskerrik asko Ekaitz; baina, badakizu gauzak ongi egitearen zati handi bat zuri zor dizudala, bion arteko elkarlanari. Sarri zure ahotsa tartean sartzen ez den arren, nik ongi dakit aldamenean egote hutsa laguntza handia dela niretzat.

    Eta larunbatekoa... hariari tira egitea tokatu zitzaidan niri, baina, soinekoa Beñatek ondu zuen!

    ResponderEliminar