2010-05-17

EGIN APUSTU ZURE BURUARI (XVII)


Gaur ikasle batek ziurtasun osoz esan dit berak arraultza oiloaren aurretik irudikatzen duela. Berehala sortu da eztaibada ikasgelan, beste ikaskide batek (hark ere ziurtasun osoz) ikaskide guztiei zera galdetu dien arte:

- Eta oiloaren tokian ahatea jartzen badugu, orduan zer gertatzen da?

Zalantza aurpegia jarri dute askok, ez lehentasun kontuagatik, ahateek ere arraultzak jartzen dituztela ez zekitelako baizik.

Ikasle batek bihar ahatearen arraultzak ekarriko dituela esan duenean otu zait ondoko problema planteatzea. Ea arraultzarik puskatu gabe ebazteko gai zareten!

Oiloaren eta ahatearen arraultzak

Pello dendariak sei saski ditu, saski batzuetan oiloen arraultzak daude, eta besteetan ahateenak. Saski bakoitzak zenbaki bat dauka kanpoaldean, saskian dagoen arraultza kopurua zehazten duena: 5, 6, 12, 14, 23 eta 29.

Hauxe da Pellok pentsatu duena. Saski hau saltzen badut, oiloen arraultza kopurua ahateen arraultza kopuruaren bikoitza izango da.


Zein da Pellok salduko duen saskia?

Zein zenbakitako saskietan daude oiloen arraultzak? Eta zein zenbakitako saskietan ahateenak?

4 comentarios:

  1. Anónimo original17 de mayo de 2010, 17:51

    Uste dut badudala, bestela, tortila arraro xamarra egin dut.
    29 arraultza dituen saskia da Pellok saldu nahi duena. Azkarra tipoa, horrekin irabaziko du diru gehien. Saldu eta gero, oilo arraultzez betatako hiru saski, 23, 5 eta 12, eta ahate arraultzez betetako bi, 6 eta 14, geratuko zaizkio Pellori.

    Besarkada bero bat, Irati ;-)

    ResponderEliminar
  2. kaixo Irati JabierImaz naiz.
    Soluzioa.
    Arrautza kopurua 89 da. Orain, saltzen den saskia saltzen dela, geratzen den zenbakiak hiru edukiko du zatitzaile( ikusi ekuazioa beheran). Bestalde, zenbakia bi zatitan banatuta bere bi osagaietako bat bestearen bikoitza izan behar du. Hau da x+2x=3x=89-m, non m barne {5,6,12,14,23,29}den. Sortzen diren zenbakiak gainera {5,6,12,14,23,29}-{m} multzoko elementuen baturaz osatutakoa izan behar du. Hori kontuan izanda soluzio bat honako hau da. 29 arrautzakoa saltzen du- ez dago jakiterik ahatearenak ala oiloarenak diren.
    Geratzen diren 60ak arestian aipatutako baldintzetan banatuta, 40oilo-arrautza eta 20 ahate arrautzaz osatutakoa izango da.Gainera, 20=14+6 eta 40=5+12+23.Honela 5,12 eta 23 zenbakidun saskiak oilo-arrautzenak dira eta 14 eta 6 jartzen dutenak ahatearenak. 29 jartzen duena, saldu duena, ez dago jakiterik dauzkagun datuekin zerez osatuta zegoen...

    ResponderEliminar
  3. "Anonimo originali": Tortilla eder askoa atera zaizu! Itxuraz polita eta zaporez ezin hobea! Primeran!

    Jabier Imazi: beste behin maisutasun handiz eman dituzu ebazpenaren pauso guztiak. Plazer handia da halako ebazpen txukun eta jantzia ikustea.

    Besarkada bat bioi!

    A! Jabier (eta gainerako guztiok ere bai), idaztea ere gustuko duzu eta... animatzen al zara erdi eginean dagoen ipuina jarraitzen? Aspaldian geldirik zegoen, baina, Leirek eta Sandrak jarraipena eman diote eta... ipuinak zure ukitua ere gustura hartuko luke!

    ResponderEliminar
  4. Aste honetan ez dakit zer gertatu den arraultzekin! Tortila eskas samarra atera zaigu. Egia esan, blogean idatzi ez duten batzuekin ere aritu naiz emaitzaz hizketan. Hurrengoa ea astelehenean jartzen dudan!

    ResponderEliminar