2010-05-07

EGIN APUSTU ZURE BURUARI!(XVI)


Oraintxe baso bat ur daukat eskuetan. Tentatuta nago edan, ez edan. Aitorrek esan dit, berak gustura edango lukeela baso bat ardo! Mirenek ekarri egin dio ardoa eta proposamena egin digu: zergatik ez dituzue nahasten biak? Beno, zergatik ez? Burua pittin bat nekatzeko balio badu! Hara Mirenek luzatu digun problema:


Baso bat ur eta baso bat ardo

Baso bat ur eta baso bat ardo ditugu. Ura duen edalontzitik goilarakada bat ur hartu dugu eta ardoa duen edalontzira bota dugu. Goilareari eragin eta nahasketa homogeneo bat lortu dugu. Ondoren goilara berdinarekin nahasketatik goilarakada bat hartu eta ura duen edalontzira bota dugu.

Ura duen basoan egongo da ardo gehiago edo ardoa duen basoan egongo da ur gehiago?


Pentsatu, buruari eragin... eta mozkortu gabe ibili!


17 comentarios:

  1. Nire ustez, kantitate bera. Zenbakiak egin ditut, e!

    ResponderEliminar
  2. Lehenengoan bigarrenean ardo beste ur dago eta alderantziz, ezta?
    Hala ere, aunkeran nahiago ur gutxi duen ardoa, ardo gutxi duen urak ez du itxura onik.
    Mila esker ostiraletako opariengatik!!

    PD: Itaka entzun eta zure ahots eztiak harrapatuta egon naiz.

    ResponderEliminar
  3. Ongi Markos. Gustatuko litzaidake kalkulu horiek ikustea...

    Primeran Leire! Gustura izango zintuzket egunen batean irratian solaskide!

    ResponderEliminar
  4. Ea honekin ausartzen naizen...

    Esan dezagun basoek badituzte 99 goilarakada (batak, ur; besteak,ardo). Lehenengotik ardodunera (?) goilarakada bat pasatzen dugu (%100 ura), ondo nahastu, eta bigarrenean ehun goilarakada dugu, baina bat ura da. Ura duen basora pasatzen dugun goilarakadak badauka 99 parte ardo eta bat bakarrik ur. Ardo peto-petoa ez denez, lehenengo basoan (baso ur) ardo gutxiago dago beste basoan dagoen ura baino (euskara asmatu dut?).

    ResponderEliminar
  5. Aupa Alvar! Ausartu zara, eta ez da gutxi! Baina, ez dakit buruketari ez ote diozun baxoerdi bat edanda erantzun! ;·P

    Pozgarria da munduaren beste muturrean egon eta blogaren bidez gertu sentitzea.

    Saiatuko zara berriro?

    ResponderEliminar
  6. Barkatu Alvaro, izeneko o-a baxoerdira erori zait!

    ResponderEliminar
  7. AAAAAAAAAAAAAAAAHHHHHHHHHHHHHHHHHHHHHHH!!!! Kakazarraaaaa!!!

    Gero saiatuko naiz berriro, lanean bainago eta Itaka entzuten denbora dezente lapurtu diot OSCEri :-) Zure ahotsa Focan entzutea, buah, magikoa izan da! Eta Ekaitzena eta Joxe alias "Jose" -rena ere bai...

    Ya esta, en casa me voy a coger dos vasos, y a hacer experimentos toda la noche.

    Muxu!

    ResponderEliminar
  8. zein basoan diozu? orain bi basoek ura dute!

    ResponderEliminar
  9. Bai, noski! Biek dute ura! Baina, kontua da ea ardo-urak nola dauden banatuta bi basoetan. Garbi dago ura zegoen edalontzian orain ere ur gehiago dagoela, eta ardoa zegoenean ardo gehiago dagoela. Baina, gutxiago dagoen horretatik, non dago gehiago; ardo gehiago dago ura dagoen ontzian, edo ur gehiago dago ardoa dagoen ontzian. Bai, badakit, aho-korapiloa dirudi! Animo!

    ResponderEliminar
  10. Demagun Ura (A) eta ardoa (B). Basoak, demagun 40A eta 40B kantitatea dutela eta koilarak 1A hartzen duela.
    39A eta 40B+1A genuke basoetan.
    Bigarren koilarakadak (40B+1A)/41 hartzen du eta 39Ari gehitu.
    39A+(40B+1A)/41 baso batean, eta bestean 40B+1A-(40B+1A)/41 dugu.
    Sinplifikatuz:
    Lehenengo basoan 39,02439A eta 0,9756B
    bestean 0,9756A eta 39,02439B
    Nik horrela atera dut, andereño ;-)

    ResponderEliminar
  11. Aupa Irati!

    Alvaro ez bezala (hau poz!aspaldiko, zer moduz habil?) natural-natural saiatuko naiz galderari erantzuten. Bi aukera:

    a) Nire uste apalean, matematika kontuetan harrokeriak zuretzat uzten baititut, ardoa duen basoan egongo da bukaeran ur gehiago, ura zegoenera ura ardoarekin nahasian bota baitugu.

    b) Hitzekin behaztopaka ibili beharrik gabe. Ardoa mahats ura dela ulertuta, bietan berdin eta gora San Fermin!.

    Jeje, c aukera izango da ziurrenera, baina tira, erantzun bitarteko irribarreak erantzun zuzena emateak adinako poza ematen dit eta...

    ResponderEliminar
  12. Aupa pottoko!

    Bakarren baten irudimenerako hire erantzunak hor utziko ditiat, ongi edo gaizki dauden esan gabe. Hi ere ausartu haiz matematikei heltzen eta... bejondaiala!

    Eta hiri zer esan Markos... harrituta nagok! Ohorezko Matrikulak banatzen hasi beharko nauk!

    ResponderEliminar
  13. Iepa Irati!!
    Uste dut badakidala non dagoen gehiago. Erantzuna ez badago ongi, lasai egon, ez dut ardorik probatu!! ;·P
    Beno hemen erantzuna:
    Ur gehiago dago ardo basoan, ardoa ur basoan baino.
    Arrazoia: ura ardo basoan bota dugu, eta NAHASTU dugu, hau da bi substantzia daude orain baso horretan. Gero beste basora bota ditugu, BIAK nahastuta, hau da, gutxiago substantzia bakoitzeko, koilarakada bakoitzean edukiera berbera dagoelako. Ondorioz, ur gehiago dago ardo basoan; ardo baino ur basoan.
    Espero dut horrela izatea, bestela, zuretzat botila bat ardo!!
    Agur bero bat!! Bihar arte!!

    ResponderEliminar
  14. Aupa!
    Ni irratian solaskide? Ez dakit ba, behin hizketan hasiz gero ez naiz isiltzeko gauza izaten. Zu entzuten behintzat saiatuko naiz aurrerantzean.

    Talesen kontuak nola amaitu zuen? Mesedetxo bat eskatu nahiko nizuke horrekin zerikusia duena. Ikusiko dugu elkar.

    Ekaitz: bai, bietan dago ura, mahats ura eta H2O antzeko zerbait, baina pentsatu proportzioetan eta utzi festak alde batera!!

    Ongi izan

    ResponderEliminar
  15. Talesena kontatu egin nien, Egiptoko piramideen altuera neurtu nahi izan zuela eta nola egin asmatu ezinda zebilela...

    Horrela Leire, bidali aginduak Ekaitzi ;·)

    Maite Goñiri: pena da baina... ez duzu bete-betean asmatu! Lasai! Bat-batean zuk pentsatu duzuna pentsatzen baitugu gehienok! Herenegun sekulako eztabaida (jolastia) izan genuen etxean ardoa zela eta ura zela eta... esperimentua ere egin genuen! Lasai Maite, saiatu berriro!

    A! Eta eskerrik asko ardoarengatik, baina, nik nahiago dut botila bat ur!

    ResponderEliminar
  16. Kaixo Irati. Jabier Imaz naiz...

    demagun X dela ur kopurua, Y ardoarena eta x goilarakadarena. Gertatuko da X=kx, k barne R (errealen multzoa) izanik. Hipotesiaz(nahiz ez aipatu) X=Y da. Nahasirik, ardo basoan dagoen ardo+ura Y+x=kx+x=(k+1)x da. Honi darraio: Y/(k+1)+x/(k+1)=x gorailakada bat hartzen dugulako. Hau da, gorailakadak Y/(k+1) ardo dauka eta x/(k+1)ur. Beraz, ardo basoan geratzen den ura x-x/(k+1)=kx/(k+1)da. Ur basoari gehitzen diogun ardoa, berriz, Y/(k+1)=kx/(k+1). Ardo basoan geratu den berdina. Biak berdinak dira!!!

    ResponderEliminar
  17. Kaixo Jabier!

    A zer nolako poza eman didan zure berri izateak! Ongi izatea espero dut. Esan beharrik ez dago problemaren ebazpena oso-oso-oso ongi dagoela. Ostiralean argitaratuko ditut ebazpen guztiak.

    Muxu handi bat Jabier, ea laster elkarrekin egoteko aukera izaten dugun.

    ResponderEliminar