2010-05-28

EGIN APUSTU ZURE BURUARI! (XVIII)

Emango didazu besarkada bat? -Esan zion eguzkiak ilargiari. Ilargiaren masailak gorritu egin ziren bat-batean. Ordutik arrasto gorri bat darama gauak paparrean zintzilik.


MUXUAK ETA BESARKADAK

Aranburu eta Gomez familiakoek kalean topo egin dute, eta aspaldi elkar ikusten ez zutenez, berehala hasi dira elkarri besarkadak eta muxuak ematen. Aranburutar bakoitzak Gomez familiako kide bakoitza agurtu du, gizonezkoek elkarri besarkada bat eman diote, emakumezkoek elkarri muxua bat, eta gizonezkoek eta emakumezkoek ere elkarri muxu bat. (Ezberdintasun hori zergatik? Auskalo! Bakarren batek esango du... ohitura kontua! Gizakion aldrebeskeriak!). Kontua da azkenean 35 besarkada eta 42 muxu eman direla.

Zenbat emakumezko eta zenbat gizonezko daude familia bakoitzean?


5 comentarios:

  1. Batetik 5 gizon eta 2 emakume, eta bestetik 7 gizon eta 4 emakume. Zeintzuk diren Aranburu eta zeintzuk Gómez zailagoa egiten zait asmatzen ;-)
    Milesker ariketengatik

    ResponderEliminar
  2. Matematikari handiren batek behin datu bat falta zitzaiola esan zuela uste dut, ez dut gogoratzen nork (Einsteinek?). Erantzuna alaba handienak biolina jotzen zuela izan zen, xelebrea datua.
    Nik gaur matematikari handien galdera txiki horiek egiten jolastu nahi dut. Ez al da daturen bat falta?

    Galdera familia bakoitzean zenbat emakume eta zenba gizon dagoen da. Nik uste dut familia batean zenbat gizon eta zenbat emakume dauden bai jakin daitekela, baina ez bakoitzean zenbat. Aranburu familiakoren batek jotzen al du biolina? :P

    Nire ustez, familia batean 7 gizon eta 2 emakume daude eta bestean 5 gizon eta 4 emakume.

    Mila esker asteburuak eta asteko gainontzeko egunak ere gozatzen jarraitzeagatik. Muxu bat

    ResponderEliminar
  3. kaixo Irati. Jabier Imaz naiz.

    Demagun aranburutarren gizon kopurua x dela eta emakumeena y.
    Gomeztarrenan z gizonezko eta w emakumezko.
    Datuen arabera eman diren besarkada kopurua 35 da eta gizonezko guztiek soilik eman diote elkarri. Ekuazioa: xz=35
    Bestalde muxuak bete behar dute wx+wy+zy=42
    x,y,z,w barne N izanik.
    lehen ekuazioa (x,z)parea izan daiteke (5,7), (7,5), (35,1) edo (1,35)
    Azken bi hauek ez dute N barnean emaitzik ematen. Lehen biek bai
    Honela (x,z)=(5,7) (w,y)=(4,2) ematen du
    eta (x,z)=(7,5)ek (w,y)=(2,4) ematen du.
    Beraz bi soluzio daude
    Aranburutarrak 5 gizon eta 2 emakume
    Gomeztarrak 7 gizon eta 4 emakume

    Aranburutarrak 7 gizon eta 4 emakume
    Gomeztarrak 5 gizon eta 2 emakume

    Azken batean, familia batek 7 eta 4, eta besteak 5 eta 2, edozein dela ere bere izena.

    muxuat.jbr

    ResponderEliminar
  4. Bikain! Leire, Markos eta Jabierrek bota dituzte asteko lehen izerdiak! Ederki hirukote!

    Emakume eta gizonezko kopurua zehaztuta bikote bakoitza zein familiatakoa den ezin da zehaztu? Daturen bat falta da zehaztu ahal izateko? Problemak beste problema bat sortu digu bere baitan! Horretaz ere ohartzea matematikarien lana da eta... zoragarri!

    ResponderEliminar
  5. Eta... Irene Aranburuk ahizpa bikiak baditu?Problemen jarraipena ere idatz daiteke, ipuinena bezala?
    Ipuinaren haritik, ea Sara asperralditik ateratzen dugun, atzo ametsetan esan zidan aspertuta dabilela aspaldi honetan. Idiari zintzarri berria eta ipuinari esaldiren bat oparitu beharlko dizkiogu!!

    PD: Zure pisukideak aurpegi arraroa jartzen du ikasleek neskalagunaren izena badakite, kontuz zer jartzen duzun blogean!!

    ResponderEliminar