Izen-abizenez iristen zaizkigun egunak urteka zenbatzen ditugu. Dagokion egunean ospatu eta salto egiten dugu hurrengo urtera arte. Gaur maiatzaren 12a da, Matematikaren Eskola Eguna; iaz ere blogean txokoa egin genion eta lehenengo mailakoak gogotsu aritu ziren iazko gaiaren inguruan lanean.
Egun honen bueltan urtero gai bat izaten da aztergai, iazkoa "Matematika eta Hiria" izan zen, aurtengoa "Prentsa eta Matematika". Helburuak asko: gai ezberdinak jorratzen dituzten artikuluetan matematikaren hizkuntza topatu eta ulertzea; matematikari buruzko artikuluak irakurtzea; bilatu, hausnartu eta ikertzea...
Honatx aurtengo erronka: matematikaren hizkuntza erabiltzen duten albisteekin edo matematikari buruzko artikuluekin bilduma eder bat osatzea. Artikulua topatuz gero, irakurri, argazkitxo bat atera, eta denoi laburpen txiki bat kontatu. Matematika gertuago sentituko dugu, eta baita prentsa ere.
Hementxe joango gara lanak zintzilikatzen. Ea matematika eta kazetaritza soka berean estutzen ditugun!
Adibidez... Egin koxk beldurrik gabe argazkiari, hor joango gara eta bilduma osatzen!

kaixo irati zer moduz zaude?¿
ResponderEliminarni nahi dut zurekin dantzatzea baina ez dakit...
Badakizu esaera zaharrak zer dion, ezta? Nahi izatea, ahal izatea da, beraz... harrapatuko zaitut atsedenaldiren batean! Primeran pasako dugu!
ResponderEliminar