2010-05-06

ITAKA (Liburuaren eguna_2010-4-24)


Ametsak, esna edo lotarako? Lo egin bitartean izandako ametsak izugarri maite ditut, esna egindakoak gehiago. Egia bihurtu berri dut azken urteotan lortu ezin izan dudan ametsa: Itaka irratsaioa interneten zintzilikatzea.

Asko dira Segura irratiko estudio txikitik pasa diren lagunak, asko irratiaren beste aldean entzuten egoten direnak, asko "eta internet bidez ezin da entzun?" galdetu izan didatenak. Baliabideak gorabehera orain arte ez naiz halakorik egiteko gai izan, baina, azkenean badirudi lortu dudala Itakako uhinak mundura zabaltzea. Iruñako lagunek, Bizkaiko ezagunek, Ameriketako lehengusuak... eta zuk zeuk larunbat goizetan entzuterik ez baduzu, hemendik aurrera astelehenetan entzungai izango dituzu larunbatetan egindako saioak.

Gaur orain dela bi aste egindako saioa zintzilikatu dizuet, Nazioarteko Liburuen Egunaren jiran egindako irratsaioa. Mahainguruan lagun izan nituenak: Aimar Esnaola zazpi urteko mutikoa eta Jon Esnaola bere aita, Andoni Salamero, Aritz Gorrotxategi, Patxi Ezkiaga eta Rufino Iraola idazleak, Samuel Gonzalez lankide eta laguna, Sara Muerza eta Josu Carte Askatasuna institutuko ikasleak, eta Ekaitz eta Joxe Goikoetxea.

Saio koloretsu eta goxoa osatu genuen. Olerkigintzari, haur literaturari, saiakerari, nobelari... txoko txiki txukunak marraztu genizkien.

Beraz... ongi etorri Itakakoon uhartera. Igerian baldin badakizue lasai egin salto uretara, eta ez baldin badakizue... luzatu eskua, bakarren batek helduko dizue eta!

8 comentarios:

  1. aupa irati! nola geratu zen saioa? ea noiz ekartzen duzun grabazioa, entzuteko gogoa dut-eta

    ResponderEliminar
  2. Bai ideia ona Irati! Ni saioa entzun ezin duen horietako bat naiz eta ideia polita izan da!

    ResponderEliminar
  3. Ea Josu astelehenerako egiten dizudan grabazioa, bitartean hemen bertan entzun dezakezu. Egin koxk!

    ResponderEliminar
  4. irati liburu hori zuk idatzi al duzu?¿ horrela bada mesedez utzi irakurtzen liburu hhorek asko gustatzen zaizkit eta!

    ResponderEliminar
  5. Zein? Argazkikoa? Ez, Leyre, Internetetik ateratako argazkia da! Baina, argitaratzen dudan lehenengo liburuaren (ama! noiz izango ote da! ;·)) berri emango dizudala seguru! Muxu bat!

    ResponderEliminar
  6. bale irati zer motatako liburuak gustatzen zaizkizu zuri?¿
    nik badaukat bi sorginei eta lamiei buruzkoak nahi baduzu utziko dizkizut, joxan ormazabalenak dira.

    ResponderEliminar
  7. Liburu guztiak irentsiko nituzke! Guztiak irakurtzeko behar den denbora guztia banu...
    Zeintzuk dira Leire Joxanen liburuak? Akaso irakurriak izango ditut... Joxanen liburuak mundialak dira, izugarri gozatzen nuen beraiekin zuen adina nuenean!

    ResponderEliminar
  8. barkatu irati ez diraa joxantonio ormazabarenak (BARKATU) baina oso politak dira:
    ATXIKI SEKRETUA: patxi zubizarretak idatziaa eta marrazkiak elena odriozolarenak dira
    AMILAMI: juan kruz igeralbide idatzia marrazkiak elena odriozola
    Lehenengoa sorginei buruz da eta bigarrena lamien ipuinak dira.

    ResponderEliminar