2011-02-18

EGIN APUSTU ZURE BURUARI! (XIX)



Bai, badakit, ez du Idiazbalgo gazta eder baten itxurarik baina... Gaurko problemaren harira, labetik atera berria den egitasmo baten berri eman nahi dizuet: Gaztaren Ibilbidea. Aralar eta Aizkorri parke naturalak elkartuko dituen ibilbide zoragarria, Goierri, Urola Garaia eta Arantzazu lotuko dituena. 6 etapa; mila bazter bisitatu eta ezagutzeko. Zer esango dizuet nik... mendi-herri-txoko zoragarriak topatuko dituzuela eta... gure inguruetako ateak zabalik dituzuela.

Zer? A, bai! Gosetu zaretela! Gazta, ogitartekoak... ea gaurko problemarekin ase-betetzen zareten!


HOGEITA BAT OGITARTEKO

Laura, Xabi eta Itsaso mendirako asmotan dira... Merienda prestatu behar dutela eta hogeita bat ogitxo eta gazta bat hartu dituzte. Zazpi ogitarteko prestatu dituztenean, ogitxo bakoitzean gazta kopuru berdina jartzen jarraituz gero, gaztarik ez dela iritsiko konturatu dira. Hortik aurreragoko ogitartekoetan, beraz, gazta anoa (??? hiztegia non duzu?) erdia jartzea erabaki dute. Horrela eginda ere, gazta bukatu egin da oraindik zazpi ogitxo prestatzeko falta zirenean. Ez dute ogitxo bakar bat ere zatitu - ez gazta anoa osoa zutenetatik, ez gazta anoa erdia zutenetatik, ez gaztarik ez zutenetatik-, eta hala ere, merienda modu orekatuan banatzea lortu dute; bakoitzari ogi eta gazta kopuru bera egokitu zaio. Nola egin dute banaketa?


Problema egiten duenarentzat... ni prestu Gaztarern Ibilbidean gida-lanak egiteko.


6 comentarios:

  1. ba gaizki ulertu ez badot, gaur erraza izan da benetan.

    lehen zazpi ogitartekoen gazta erdia hartu eta azkenekoetan jartzea besterik ez. hasierako bokatetako bat hartu, horren gazta porzio erdia (anoarena oraindik asimilatzen ari naz) hartu eta ogi huts batetan jarri. zazpi aldiz.

    denek izango dute gazta kopuru bera, hasieran jarritakoaren erdia.

    aizu baina, hiru hauek zelako tripontziak diren ezta? zazpina bokata!

    ResponderEliminar
  2. Bixkor ibili zara, Kimo! Ez dakit saria jasotzeko irrikaz zaudelako, gosetuta zaudelako...

    Baina, bai, esaldiren batek huts egin dizu...

    "Ez dute ogitxo bakar bat ere zatitu - ez gazta anoa osoa zutenetatik, ez gazta anoa erdia zutenetatik, ez gaztarik ez zutenetatik-," ez zatitu, ez gaztarik batetik bestera pasa...

    Kontua da, zera erantzun behar duzula (uste dut, gehitxo esatera noala,baina...) Laurak... hartuko du, Itsasok.... hartuko du eta Xabik....
    Bi modu daude; ea biei heltzen diezun!

    Anoa... jejejjeje ez zait erabiltzen ez diren hitzak erabiltzea gustatzen baina... euskaraz nola esaten dugu? Portzio, razio... euskaraz osorik jaten dugu guztia!

    Animo!

    ResponderEliminar
  3. aaaa!!

    ia ba buruari eragingo diot ba!

    anoari buruz... beste moduren bat egongo da!

    dilistak direnean, platerkadak. ogia bada bada, ba puskak. txorizoa denean, xerrak. baina gazta bada? mmm...

    ResponderEliminar
  4. bueno pista handia emon didazu... orain bai

    Laurak bokata handi bat, bost txiki eta ogi bat; Xabik eta Itsasok hiruna bokata handi, txiki bana eta bi ogi bakoitzarentzako. denek jango dute horrela, hiru ano eta ardi gazta, eta zazpi ogitxo.

    L: 1h, 5t, 1o
    X: 3h, 1t, 3o
    I: 3h, 1t, 3o

    ...

    ia bigarren aukera

    Laurak hiru bokata handi, txiki bat eta hiru ogi, Xabik eta Itsasok bina bokata handi, hiruna txikia eta bi ogi bakoitzarentzako. berriro ere, hiru ano eta ardi gazta, eta zazpi ogitxo jango dute denek.


    L: 3h, 1t, 3o
    X: 2h, 3t, 2o
    I: 2h, 3t, 2o


    polita gaurkoa... ia orain Leirek ipinitako karratu majikoa asmatzen dudan, ez dakit bi bikote aldatzearekin nahikoa den, diagonal batek 54 ematen du!!

    ResponderEliminar
  5. Laurak: ano osoko 3 erdiko 1 eta 3 huts (airezko ogitartekoa?)

    Itsasok eta Xabik: ano osoko 2, erdiko 3 eta bina aire otarteko.

    Ongi ibili!

    ResponderEliminar
  6. Aukera bakarrarekin utzi gaituzu, Leire, paina primeran dago. Airezko ogitartekoak... gustatu zait!

    Ederki Kimo! Akats txiki-txiki-txiki bat dago, baina, matematika irakasle gazteok, Irati izena dugunok behinik behin, ulerkorrak gara despiste izenez ezagunagoak diren akats txiki-txiki-txiki horiekin.

    Anoari dagokionez, Filologo jaunak ere aurpegi txarra jarri dit hitzari dagokionean; bion burua eta Beasaindik Iruñarako bidea ez dira aski izan, ordea, fundamentuzko zerbait pentsatzeko... ea denon artean esapide aberats bat topatzeko gai garen!

    Muxu bana bioi!

    ResponderEliminar