2011-02-25

EGIN APUSTU ZURE BURUARI! (XX)


Ikasle ona da... bizkarra aulkiarekiko angelu egokian okertzen duena... ikasle ona da... lepoa zuzen, begiak aurrerantz begira izaten dituena (gaur Josuri esan diot, aurrean horren irakasle polita izanda, nola ez duen gehiago arbelerantz begiratzen... )... ikasle ona da... irakaslearen hizki ez normalak normaltzat hartzen dituena (nire u-ak k-ren itxura zuela eta u normalak egiteko esan dit Jonek, to!)... ikasle ona da... begietan distira duena... ikasle ona da... azalpen batean zintzilik, jakin-minez gelditzen dena... ikasle ona da... eskola orduetatik kanpo irribarretsu inguratzen zaizuna... ikasle ona da... eskua eskatzen dizuna... ikasle ona da eskua ematen dizuna...

Zer? A, bai! Ikasle ona da... emaitza onak ateratzen dituena... bai? Ikasle ona da... ahaleginaren neurrietan lana jolas-ikasbide bihurtzen duena. Ikasle ona da... bere burua ispiluan bereizten dakiena... bai? Bai.


IKASLE... ONAK?

Hogeita hamabi ikasle aurkeztu dira azterketa batera. Iratiren ikasle guztiek azterketa gainditu dutela badakigu (beste batean hitz egingo dugu irakasle onez ;-P), eta kopuru hori azterketa gainditu duten guztien %5 dela ere jakin dugu.

Zenbat ikaslek gainditu dute azterketa?
Zenbat dira Iratiren ikasleak?

5 comentarios:

  1. Lau eta ardi ateratzea zer da, 0,6 aprobatu? Edo horrek ez du balio?

    Uste dut aprobatuak osoak direla, bestela ez direla aprobatu. Orduan... orduan Iratiren ikasle bakarrak egin du azterketa, eta bera izan da aprobatu duten 20etako bat.

    PD: Egiten ez nekiela jartzeko zorian egon naiz. Baina noski, aprobatu erdia... matro eta erdiko ikasleak ikasle erdia ez bagara... jaja, 20ren %5 zenbaki osoa da, 1.

    Ikasle onak, ikasle onak. Eta irakasle onak zer? Irakasle ona azken txirrinarekin iritsi eta muxuetan aprobatzen duena da!! Eta etxera berandu iristen direnak? Ikasle bihurriak?

    Muxu handi bat! (egunen batean Leire nor den azaldu beharko didazu)

    ResponderEliminar
  2. Aupa Irati!, Asteburu honetan bisita egitea pasa zait, aaaaish...

    Ia ba, txarto ulertu ez badot, bururatzen zaidan aukera bakarra hauxe da. 32 ikasletik 20k gainditu dute azterketa, eta hogei horietatik bakarra da zure ikaslea. Besteek zer, piper ala?

    :)

    ResponderEliminar
  3. Anonimoari... primeran. Kontatuko dizut egunen batean Leire nor den... halere zergatik ez diogu Leireri berari nor den azaltzeko eskatzen... akaso zuzenan eskatzen badiozu... nik uste gustura erantzungo digula nor den. Ausartzen zara berari mezutxo bat idazten? ;-)


    Eta Kimori... puntualtasunean zorrotza naizen arren (bakarren batek baietz egingo du buruarekin...), bloga denborarik ez duen espazioa da, beraz... lasai egoteko moduan zaude. Erantzuna ongi dago!

    ResponderEliminar
  4. Anonimoak dio ez duela Leirek nor den esatea nahi, Iratik Leire nor den azaltzea baino. Berak badakiela, gutxi gorabehera, Leirek Leire nola deskribatuko lukeen. Izan ere, jakin-mina sortu zitzaion aurrekoan, eskola atarian, matematika irakasleak Leire nor den klasean azaltzen duela jakin zuenean.

    Bi muxu handi (bat Begoña edo Estherrentzat eta beste bat liburuaren lehenengo orrialdean irribarre bat pintatu zidanarentzat)

    ResponderEliminar
  5. A! Orduan ulertu zenuen liburuaren lehenengo orrialdean margotutakoa irribarre bat zela... eskerrak! Nire ikasleek zirkunferentziak marrazten ditudanean zalantza egiten dute ikusten dutena zer ote den...

    Beraz, Anonimoa ezagutzen duzu? Edo Anonimoak ezagutzen zaitu zu?

    Leire deskriba dezadala... Hortaz, Iratiren begiek Leire nola ikusten duten jakin nahi duzu...

    Leire bere buruari erronkak jarriz, bizitzaren ederra zukutzen dakien neskatila zoragarri bat da. Begirada zorrotza du Leirek, etorkizunari ilusio-arrastoak marrazten dizkiona. Esku ahurrean arrasto-korapilo asko ditu eta korapilo horiek banan-banan askatzeko indarra lapurtzen dio egun bakoitzari. Leire... asko maite dudan lagun bat da.


    Anonimoak ostiral eguerdietan zain egoten ez direnez, emaiozu muxu bat Anominoari nire partez!

    ResponderEliminar