2011-02-09

ITAKA (Garikoitz Mendizabal 2011-1-29)

Zazpi metro. Zazpi metro daude lurraren eta sokaren artean. Zazpi metro eta tartean infinitua zintzilik. Soka estua da, oso estua; hari bat ere izan zitekeen. Hamar metro luze alderik alde. Hegotik haizeak bultza egingo balu... dantzarako prest dagoela dirudi.

Zazpi metro. Izan zitekeen izerdi tanta baten luzera. Izan zitekeen urduritasunaren itzala. Bi beso, zabalik, ezerezari eskua emanda; orekaren irudi perfektua da sokaren ertzean isiltasunari hozka eginez azaldu den mutila.

Zazpi metro. Arnasaldi baten hasperena. Lurra urruti dago. Zazpi metro. Bihurrikeria bat izan zitekeen, baina, ezpainartean soseguak egin dio irrintzi. Lehen pausoa eman duenean konturatu da mutila zirkoa begira daukala. Sokaren ziztada. Lehen pausoa eman duenean konturatu da funtzioa hastera doala.


Garikoitz Mendizabal->
Txistulari birtuosoa, txistu birtuosoa lagun hartu eta Zestoatik Bilbora kilometroak musikatzen dituen artista. Txiki-txikitatik txistua bizi-poz, bizi-bide bihurtu duena. Egun Bilboko Txistulari Banda zuzentzen du; 2003tik Euskal Herriko Tistularien Elkarteko presidentea da. Urtarrilaren 29an Bilbora bidean harrapatu, autoa bazterreratu eta gurekin solasean aritu zen.

Eta Garikoitzekin izan genuen solasaldi ederraz gain,

Asteroko goxoki-poema oparitu zigun Patxi Ezkiagak,
Joxe Goikoetxea hirustaz, laustaz, boststaz... hizketan jardun zitzaigun,
Maite Arizaletak ama-alaben irudi zoragarri bat papereratu zuen,
Agurtzane Larraiotzek Arantza Iturberen "Ai ama!" eta Toti Martinez de Lezearen "Otalorea" liburuak aurkeztu zizkigun,
eta azken ginda Ekaitzek Mikel Urdangarinen "Non geratzen den denbora" kantuarekin jarri zuen.


Irratsaioa zuzenean entzun nahi izanez gero, egin koxk, eta jaitsi eta gorde nahi izanez gero: http://blip.tv/file/get/Irati-f252.mp3

No hay comentarios:

Publicar un comentario