2011-02-17

HARRAPAZANK!!!


Bai, harrapazank! Gehiegizko abiaduran ibiltzen den auto gidariari polikiago joan behar duela agindu ordez, abiadura errespetatuz dabilenari inguruan zoro-zoro azkar dabiltzan gidariak daudela eta haiekin kontuz ibili behar duela esatearen parekoa... Hizkuntza matematikoan... ABSURDUA!

Kizkitza bidean ateratako argazkia da. Inguru horietan mendizale, mendi ibiltari, familia asko ibiltzen da naturaz eta inguruaz gozatu asmoz. Inguru ederra da, animalia askoren bizitoki.

Sentimenduak bereiztea ez da lan erraza izaten, kartel, ohartarazpen honen aurrean niri denak nahastu egiten zaizkit, sekulako sabel-dantza sortuz. Iraingarria, irrigarria, krudela, lotsagarria, ulergaitza iruditzen zait. Eta amorrua, pena, kanpo-lotsa... da sentiarazten didana.

Harrapazank! Ehiztaria inguruan dabiltzanez arduratu ordez... ehiztariak inguruan dabiltzanekin kontuz ibili beharrean... inor molestatu gabe, mendiaz gozatzera joan den ibiltaria da ehiztariekin kontuz ibili behar duena. Harrapazank!


3 comentarios:

  1. Bai, halaxe da. Ehiztari asko, ez ditugu esango denak direnik,horrela ibiltzen dira, hainbat lur eremu bereganatu eta bertako pakea eta lasaitasuna mututuz, tiro festari ekin eta ekin.

    ResponderEliminar
  2. Aiiiiiiiiiiiiiiiii... ados Mikel! Neure buruari egiten diodan galdera... nork jarri ote du hori???

    ResponderEliminar
  3. Ehiztariak, Quad jabe-mendi ibiltariak, motozaleak...bada nahiko eta gehiegi burrunba eta txikizio bazterretan. Natura bere horretan bizi nahi dugu,errespetuan,zentzumenez gozatzeko moduan. Aupa Irati, muxu bat.

    ResponderEliminar