2011-02-01

ITAKA ( Rufino Iraola_2011-1-22)


Zazpi pauso aurrera, sei pausoko dantzaldia, laugarren kalera salto eta buelta atzera. Zazpi pauso aurrera, sei pausoko dantzaldia, seigarren kalera salto eta buelta atzera. Zortzigarren kalean helmuga. Besoak altxa eta oraindik dantzan jarraitu nahi duenak kale-kantoi gehiago ere topatuko ditu aurrerago.

Bikotearekin edo bikoterik gabe; sueltoan edo lotuta. Hankak arinak dituenak bikotearen behatz-punttak zapaltzeko arriskurik ez! Begietara begira, edo begirada galduaren arrastoaren itzalari tiraka, irribarretsu edo serio demonio! Aukeran eskuak gerrian, atzean, ipur-gainean kateatuta.

Eta hortxe hasten da dantzaldia berriro, ipurdi gainean kateatutako esku-hatzetan. Bat, bi, hiru... hamar pauso aurrera, zortzi pausoko dantzaldia... laugarren kalera salto eta buelta atzera. Hamar pauso aurrera eta zortzi pausoko dantzaldia...


Rufino Iraola -> Bertsolari, bertsozale, bertso-epaile, kazetari eta irakasle. Idazle, hausnarketari zorrotz tira egiten diona. Bertsolaritza ispilu aurrean biluztu du. Dantzaren erritmoan bertso kontuez aritu zitzaigun urtarrilaren 22ko irratsaioan. Zaldibiarra. Hilean behin ezkaratzetik hizketan aritzen zaigun laguna.


Bertsoa, ordea, ez zen goizeko kontu bakarra izan,

Patxi Ezkiagak goxo luzatu zigun lehen begirada "Oraintxe bertan, gauak ibarra hartu duenean..."
Joxe Goikoetxeak mihuraren magia kontuak aztergai hartuta inguruko zuhaitzetara begira jarri gintuen,
Maddi Muñozek, Oianguren institutuko errotariak, lagun berri baten berri eman zigun... Aisha...
Edurne Huesak bi liburu aurkeztu zizkigun: Xabier Mendigurenen "Vikingoen sorterrira" eta Almudena Grandesen "Ines y la alegría",
eta Zarama taldearen "Txatxo" abestiarekin eman nahi izan zion Ekaitzek amaiera saioari...


Horixe, 22ko larunbat goizak eman zuena. Entzun nahi izanez gero, egin koxk! eta jaitsi eta gorde nahi izanez gero... http://blip.tv/file/get/Irati-RufinoIraola_2011122349.mp3



No hay comentarios:

Publicar un comentario