HITZA: ILBELTZ
Urtarrila. Erroibarrean (Nafarroa) izotzila. Hilabeteari iluntasunaren beltzak "h"-a irensten dionean, hortxe emaitza: hilabetea + beltza = ilbeltza. Goizak arratsaldeari eskua ematen dion garaia, ilbeltzeko eguerdiez inor gutxi gogoratzen da.
Oso denbora gutxian bi esaera zahar ekarri dizkit ilbeltzak, eta bila hasi naiz... hauxe ilbeltzeko azken egunak oparitu didana:
- Ilbeltza, hil zuri (amonari larunbatean entzuna)
- Urtarrilean tximeleta ikusi baino, otsoa ardi jaten ikusi nahiago (orain bi aste tximeletak bistan, lagun batek mendian esana).
- Eguzkiak erretzen badu urtarrila, zoaz eske-zakuaren bila (azalpenik ez du behar, ezta? Ikus hurrengoa)
- Urtarrila bero, zinkurinak (negar hotsak) gero.
- Ilbeltza euri gabe, urtea ogi gabe.
Hogeita hamaikara iritsi gara eta... ilbeltzaren ondorengo hilabeteak ze kolore du?

AFORISMOA: "Esku zabala duenak beretzat hartzen du guztia."
Hamazazpi zentimetro luze eta hamalau zentimetro zabal. Esku ahurreko arrastoen nahaspilan mundua kabitzen da.
Eta mundua sartzen den tokitik... ezerk gutxik egiten du ihes.
Ura da, izan eskua txiki, izan eskua handi, bai batetik bai bestetik, ihes egiten duena. Eta halere, mundua egarri; mundua itota.
Aforismoen atal hau interes handikoa iruitzen zait eta jarraipen zuzena egiten diot; azkeneko honekin ere, bete betean asmatu duzu.
ResponderEliminarEz pentsa, Mikel! Buf, ez da batere erraza; zerbait erakargarria asmatu bitartean burua zoratu beharrean izaten dut... hitz-jokoren bat, esaldiren bat korapilatu... Eta zerbait bururatzean a zer nolako plazera! Matematika problema bat egitearen pareakoa...
ResponderEliminarAsmatu nuen bai, blogaren izenburuarekin!
Erabat nator Mikelekin, ederra, oso ederrak blogean zintzilikatzen dituzun aforismoak. Zure su labetik sortuak al dira, Irati? Hala bada edo ez bada, Bejondaizula eta Eskerrikasko.
ResponderEliminarBai! Hasierakoren bat Ekaitzi lapurtu nituen ;-), baina, gainerako guztiak nik asmatuak dira. Pozten naiz gustuko dituzulako. Zuri bakarren bat bururatuz gero, baduzu hemen txokotxo bat argitara emateko. Muxu bat!
ResponderEliminarUps! Hasierakoren bat Ekaitzi lapurtu NION! (begi keinuarekin emozionatu egin naiz!)
ResponderEliminarBai, niri ere asko gustatzen zaizkit paratzen dituzun aforismoak, zer pentsatua ematen dute gehien-gehienek. Eskuarena ere bitxia da eh!Etorkizuna gure esku, esku zabalarekin zeuk egin duzun jokoa... Segi zertaz gozatua eta hausnartua ematen. Ea zuk lapurtu beharrik gabe bakarren bat neuk oparitzen dizudan!
ResponderEliminarAi paratu, paratu... gure herrian paratu baloiak egiten ditu atezainak! jejeje Hiru urte naparren artean... eragina bistan!
ResponderEliminarEskerrik asko Ekaitz, eguneroko aupada izateagatik!